Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte ekintza eta inklusioa

Premia bereziak dituzten ikasleentzako arreta

Helburuak

  • Laguntza premia bereziren bat duten ikasleei unibertsitateko ikasketak egiteko aukera eskura jartzea.
  • Laguntza premia bereziren bat duten ikasleei unibertsitateko elkarteko inklusioa eta partaidetza aktiboa bermatzea.
  • Deustuko Unibertsitatearen barruan dituzten eskubide, betebehar eta baliabideen inguruko aholkularitza eskaintzea.
  • Unibertsitateko elkarteari informazioa, prestakuntza eta laguntza eskaintzea.
  • Ikasleen beharrizanak banan-banan artatzea.
  • Curriculum-egokitzapenak egitea.
  • Irisgarritasuna bermatzea Deustuko Unibertsitatearen barruan.
  • Barruko eta kanpoko erakundeekin batera lan egitea, laguntzaren bat behar duten ikasleenganako arreta hobetzeko.
  • Unibertsitateko ikasleek izan ditzaketen beharrizan material eta pertsonalak artatzea.
  • Eskura dauden baliabideak ikasle bakoitzaren premia berezietara egokitzea eta baliabideak sortzen diren beharrizanetarako ideiak sortzea edo egokitzea.
  • Gure jarduerak Unibertsitatearen barruko edo kanpoko erakundeekin koordinatzea, desgaitasunen esparruan.
  • Sentsibilizazio kanpainak sustatzea eta beste erakunde batzuek antolatutakoetan laguntzea.

 

Harremana