Unibertsitateak ezin ditu begiak itxi barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatu behar ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintza egokiak gauzatu behar ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.
Helburu nagusiak honakoak dira: erabateko normalizazioa lortzea, aukera berdinak izatea eta apurka-apurka beharrezko neurriak hartzea, Deustuko Unibertsitatea hezkuntzako erakunde inklusiboa izan dadin.
Zerbitzuak zuzeneko arreta eskaintzen dio unibertsitateko elkarte osoari, baita espazio bat ere, zalantzak eta beharrizanak planteatzeko, baita kalitateko zerbitzua eskaintzeko iradokizunak jasotzeko modua ere.
Gizarte Ekintza eta Inklusioko Zerbitzuak hitzarmen bat sinatuta dauka Universia Fundazioarekin berorren Laguntzako produktuen bankua .
Programan alta emateko, izena emateko fitxa bete behar da: