Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aldezlea

Aurkezpena

Joxin Etxezarreta Odriozola
aldezle@deusto.es
Bilboko campusa:
Unibertsitate etorbidea, 24, 48007. Bilbo Tel.: 994 139 000. Luz. 2834
Donostiako campusa:
Mundaiz bidea, 50 - 20012, Donostia. Tel. 943 326 278. Luz. 5240

Kokapena

Bilboko Campusa:
Aldezle: Literaria eraikuntzako lehenengo klaustroa, 4garren solairua, igogailutik irtetean.

Donostiako Campusa:
Idazkaritza: Eraikuntza nagusia, 233 bulegoa

 

Eskumenak eta hartzaileak

Aldezlearen eskumenekoak hauek dira

  • Unibertsitateko elkarteko kideek Unibertsitatearen erakunde eta zerbitzuen jardunbidearen gainean edo kideen jokaera zehatzen gainean aurkezten dizkioten erreklamazio guztiei erantzutea.
  • Aurreko puntuan aipatutako erreklamazioetan aipatzen diren unibertsitateko organo eta zerbitzuei informazioa eskatzea.
  • Berari jakinarazi dizkioten gaien inguruko ebazpen proposamen ez lotesleak egitea.
  • Antzemandako hutsak konpontzeko gomendioak ematea.
  • Bitartekaritza prozesuetan parte hartzea, bi aldeek hala eskatzen badiote.

Deustuko unibertsitateko elkarteko edozein kidek jo dezake Aldezlearengana…

  • Unibertsitateko organo eta zerbitzuen funtzionamenduaren inguruko edo bertako kideen jardueren inguruko kexak azaltzera.
  • Bitartekaritza eskatzera, bere eskumenekoak diren unibertsitateko gatazketan.

Erreklamazioak eta bitartekaritza jarduerak

Erreklamazioak 

Erreklamazioa doakionak egingo du idazki baten bidez. Bertan jasoko dira eskatzailearen datu pertsonalak, erreklamazioa zer dela eta egiten den, eskaeraren oinarri diren arrazoiak eta Aldezleari zuzentzen zaion eskaera zehatza, egoki den dokumentazio osagarriarekin batera.
Aldezleak ez du honelako erreklamaziorik izapidetzea onartuko:

  • Erreklamazio anonimorik
  • Behar den beste oinarrituta edo helbururik gabe egindako erreklamaziorik
  • Fede txarra adierazten duen erreklamaziorik
  • Hirugarren pertsonen bidezko egikaritzari kalte eragin diezaiokeen erreklamaziorik izapidetzerik
  • Deustuko Unibertsitateko organo edo zerbitzuen funtzionamenduari edo bertako kideen jardunari ez dagokion erreklamaziorik
  • Prozedura administratibo edo judizial baten zain dauden gaiei buruzko erreklamaziorik, edo aurretiaz Deustuko Unibertsitateko Estatutuetan eta araudian aurreikusita dauden instantziak eta errekurtsoak agortu dituzten gaiei buruzko erreklamaziorik. Aldezleak eten egingo du edozein jarduera, gai beraren inguruan prozedura administratibo edo judizialik hasiz gero.

Nolanahi ere, Aldezleak jakinaraziko dio doakionari zergatik ez den izapidetzea onartu.
Erreklamazioa izapidetzea onartzen bada, Aldezleak egoki iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu ikerketarako eta beharrezko jotzen duen informazioa eskatuko du erreklamazioa konpontzeko. Nolanahi ere, erreklamazioa izapidetzearen ondorioz eragina jasotzen duten pertsona, organo edo zerbitzuei informazioa emango zaie, egoki iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten. Jarduerak amaitutakoan, Aldezleak idatziz jakinaraziko dio erreklamazioa aurkeztu duenari eta unibertsitateko pertsona, organo edo zerbitzuari bere ebazpenaren berri.

Ebazpena beti izango da arrazoitua; eta behatutako eskasiak konpontzeko egoki iruditzen zaizkion gomendioak jaso ahal izango ditu, kasua hori balitz. Konplexutasun bereziko kasuetan izan ezik, erreklamazioa izapidetzeko onartu eta hiru hilabeteko epean ebatzi beharko du Aldezleak. Haren ebazpenen kontra ezin da helegiterik aurkeztu. Ebazpenak ez dira lotesleak eta ez dituzte berez Unibertsitateko akordioak, ebazpenak, prozedurak edo arauak aldatuko.

Bitartekaritzako jarduerak

Ukitutako aldeek bitartekaritza onartutakoan, Aldezleak jakinaraziko die egoki deritzon epe bat zabalduko dela beren asmoak eta horien lagungarri diren dokumentuak aurkeztu ahal izan ditzaten. Epe hori amaituta, Aldezleak dei egingo die bi aldeei bilera batera edo batzuetara, eztabaidagai diren gaien inguruan egoki diren transakzioko formulak proposatzeko. Bitartekaritzaren ondoriozko akordioak akta batean jasoko dira eta bi aldeek sinatu beharko dituzte eta lotesleak izango dira, aldeek hala erabakitzen badute eta Unibertsitatean indarrean dagoen araudia errespetatzen badute.
 

Erreklamazioen tramitazioa

Erreklamazioaren tramitazioa. Bertan jasoko dira eskatzailearen datu pertsonalak, erreklamazioa zer arrazoigatik egiten den, eskaeraren oinarri diren arrazoiak eta Aldezleari zuzentzen zaion eskaera zehatza, egoki den dokumentazio osagarriarekin batera. 

Araudia

Memoria

Aldezleak urteko txosten bat prestatuko du, aurreko ikasturtean burutu dituen jarduerak zehazteko. Txosten horretan jasoko da zenbat erreklamazio eta zein motatakoak aurkeztu diren, izapidetzeko onartu ez direnak zergatik ez diren onartu, eta izapidetzeko onartuetan zein izan zen emaitza. Ez da interesdunak identifikatzeko moduko isilpeko daturik edo pertsonen gaineko daturik agertuko txosten horretan.

Aldezlearen urteko txostena (2016ko ekaina - 2017eko maiatza) 
 

Aldezlearen urteko txostena (2015ko ekaina - 2016eko maiatza) 
 

Aldezlearen urteko txostena (2014ko ekaina - 2015eko maiatza) 

 

Aldezlearen urteko txostena (2013ko maiatza - 2014ko ekaina)