Postaz edo Unibertsitatean bertan eska dezakezu titulua. Aurrez aurre edo posta arruntez eskatu dezakezu ziurtagiria. COVID-19ak eragindako osasun egoeraren ondoriozko ohar garrantzitsuak: Ziurtagiri bat eskatzeko, eskaera egiteko inprimakia bete beharko duzu eta eskatzen den dokumentazioa atxiki. Eskaera egiteko inprimakian bertan aurkituko duzu horri buruzko informazio guztia. Inprimakia eta jarraibideak jaitsi Ziurtagiria doakionak edo baimendutako pertsonak batu dezake. Ziurtagiria beste pertsona batek batu dezan nahi baduzu, ziurtagiriaren titularrak sinatutako baimenaren inprimakia eman edo bidali beharko da Idazkaritza Orokorrera, bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera. Ziurtagiria posta arruntez bidaltzeko ere eskatu dezakezu. Horretarako, posta arruntez bidaltzeko eskaera atxikiko da, ziurtagiriaren titularrak beteta, eta eskatzen diren dokumentuak atxikita. Eskatu ahal dituzun ziurtagiriak
Zelan eskatu ziurtagiria?
Eskatzen den dokumentazioa
Oharra: Erasmus Mundus tituluetako ikasleek masterreko idazkaritzarekin jarri beharko dute harremanetan eskaera egin aurretik.