Erasmus + (Praktikak) Jarri harremanetan titulazioko praktiketako arduradun akademikoarekin, fakultateak halako praktikak egiteko ezartzen dituen eskakizun eta irizpide akademikoen berri izateko. Ezinbestekoa da koordinatzaile akademikoaren oniritzia izatea praktiketako mugikortasun programetariko batean parte hartzeko (Erasmus + ikasketak eta Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren ardurapeko praktikak); eta, gainera, koordinatzaile akademikoa bera izango da Nazioarteko Mugikortasuneko bulegoari zure parte hartzearen berri emango diona. **GARRANTZITSUA: Ez da ikaslearengandik zuzenean datorren eskaerarik onartuko. Programa horretan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete beharko dituzu: Programak ikaslearen parte hartze aktiboa eskatzen du praktiketako egonaldirako enpresa edo erakundea bilatzen. Kontuan izan behar da zer titulazio ikasten ari den, zer hizkuntza dakien eta zer interes pertsonal eta profesional dituen. Hainbat bide daude praktiketako zentroak bilatzeko: Ezin dira harrerako erakunde hauek aukeratu: EBko erakundeak eta EBko bestelako organismoak (kontsultatu zerrenda osoa); EBko programak kudeatzen dituzten erakundeak (interes gatazkak eta/edo diru-laguntza bikoitzak saihesteko), ezta ikaslearen jatorrizko herrialdeko ordezkaritza diplomatiko nazionalak (enbaxadak edo kontsulatuak). Mesedez, kontsultatu atal hauek gure web orrian (IZAPIDEAK atal honetan bertan): Irten aurretik, Mugikortasunean zehar eta Itzultzean. Atal horretan adierazten diren jarraibideak eta dokumentazioa programa horretan parte hartzen dutenen Erasmus + bekari lotuta daude soil-soilik. Hori da Nazioarteko Harremanetako Bulegotik kudeatzen dugun mugikortasuneko atala. Praktiken alderdi akademikoari lotutako argibideak eta dokumentazioa titulazioko koordinatzaile akademikoak emango dizkizu. Kontsultatu Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak eskaintzen dituen praktiketako hiru modalitateetan deialdirik zabalik dagoen (menu nagusian) eta tokia eskatzeko bertan ageri diren jarraibideak eta epeak bete. PRAKTIKAK EGITEKO MUGIKORTASUNEKO TOKIA ESLEITUTA EDUKI ONDOREN Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministeriotik toki bat ematen badizute, mesedez, kontsultatu atal hauek gure web orrian (IZAPIDEAK atal honetan bertan): Irten aurretik, Mugikortasunean zehar eta Itzultzean.KONTSULTATU WEB ORRIAN INTERESATZEN ZAI(ZKI)DAN PROGRAMARI/EI BURUZ DAGOEN INFORMAZIOA
Praktikak enbaxadetan eta kontsulatuetan
Praktikak Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren zerbitzu zentraletan
JARRI HARREMANETAN TITULAZIOKO PRAKTIKETAKO ARDURADUN AKADEMIKOAREKIN
HOBETU PRAKTIKETAKO HIZKUNTZA-MAILA
KOORDINATZAILE AKADEMIKOAREN ONIRITZIA1. ERASMUS + PRAKTIKAK
ENPRESA EDO PRAKTIKETAKO ZENTROA BILATZEA
PRAKTIKAK EGITEKO MUGIKORTASUNEKO TOKIA ESLEITUTA EDUKI ONDOREN
2. KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOKO PRAKTIKAK (ENBAXADAK ETA KONTSULATUAK // ZERBITZU ZENTRALAK //NBEko SEGURTASUN KONTSEILUA