Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko mugikortasuna (Erasmus +, Erasmus ez den alde bikoa)

Urratsak eta baldintzak

Kontsultatu web orrian interesatzen zai(zki)dan programari/ei buruz dagoen informazioa


Erasmus + (ikasketak)
Alde Biko Mugikortasuna (ez Erasmus)
SICUE
Erasmus Mundus Action 2

Joan nire titulazioko informazio bilerara

Informazio bileren egutegia – Outgoing mugikortasuna 2016-2017 – Bilboko campusa

 

Hobetu mugikortasuneko ikasketak egiteko hizkuntza-maila

 

Eskakizun orokorrak betetzea

  • Deustuko Unibertsitateko ikasle ofiziala izatea mugikortasuna egingo den urtean.
  • Deustuko Unibertsitatean ikasketen lehenengo urtea behintzat eginda izatea.
  • Ikasketa-espediente eta hizkuntza-maila ona izatea.
  • Erasmus + programan parte hartzen duen herrialde bateko edo hirugarren bateko nazionalitatea izatea; azken kasu horretan, mugikortasuna egiteko epean Espainian bizitzeko baliozko baimena duzula egiaztatu beharko duzu.
  • Fakultate bakoitzeko araudia betetzea.

Nire fakultateak ezarritako eskakizun akademikoak betetzea


Nire fakultateak ezarritako eskakizun akademikoak betetzea.

 

Nazioarteko mugikortasuna 2016-2017 ikasturterako

Lineako eskaeran aldaketarik egin behar izanez gero, EGIN KLIK HEMEN

  • Inprimatu ”Lineako eskaera” zuzen egin izanaren frogagiria eta ekarri Nazioarteko Harremanetara ezarritako epean. Ez da eskaerarik kontuan hartuko, aurretiaz frogagiria behar den bezala sinatuta eta ezarritako epean Nazioarteko Harremanetako Bulegora ekarri ezik.

     
  • tabla
    Jendea hartzeko ordutegia Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 eta 14:30-16:00
    Ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara

     

    Eskaera eta frogagiria aurkezteko epea: 2015eko azaroaren 02tik 20ra


Erasmus + (Ikasketak) / Alde biko mugikortasuna (ez Erasmus) nazioarteko mugikortasuna egiteko aukera izateko

MUGIKORTASUNEKO TOKIA ESLEITU IZANAREN JAKINARAZPENA

Martxoan zehar jakinaraziko zaio ikasle bakoitzari, posta elektronikoz, zein unibertsitate esleitu zaion Fakultatean.

Informazio hori Nazioarteko Harremanetako Bulegoko beirategian eta web orrian jakinaraziko da.

  • Erasmus + (Ikasketak) 2015-2016ko deialdiaren ebazpena
  • Alde biko mugikortasuneko (ez Erasmus) 2015-2016ko deialdiaren ebazpena

Nazioarteko mugikortasunerako aurretiaz aukeratutako ikasle guztiek “Onarpen / ukapen gutuna” bete eta Nazioarteko Harremanetako Bulegora ekarri beharko dute sinatuta, horretarako ezartzen den epearen aurretik.

1. Aurretiaz aukeratutako ikasle batek holakorik eskatu nahi badu, zer egin beharko du? 

  • Toki aldaketa: Harrerako tokia aldatu nahi duten ikasleek eskaeraren arrazoiak emateko idatzia aurkeztu beharko dute Nazioarteko Harremanetako Bulegoan, horretarako ezarritakoa epea amaitu aurretik. “Harrerako tokia aldatzeko” eskakizunen azterketa koordinatzaile akademikoak egingo du. Eskatutako toki aldaketarik onartu ezik, ikasleak onartu edo uko egin beharko dio hasieran esleitutako tokiari. Eskakizun horren ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da.
  • Berrikusteko eskaera / Erreklamazioa: Ikasleek eskubidea izango dute “Berrikusteko eskaera” egiteko, horretarako ezarritako daten barruan.

2. Behin betiko tokia duen ikasleak…:

  • Onarpen gutuna bete beharko du.
  • Ikasleak mugikortasuneko tokia onartzea behin betikoa izango da Deustuko Unibertsitatean eta ezinbestean baino ezin izango zaio uko egin. Dena den, onartzeak esan nahi du ikasleak konpromisoa hartzen duela harrerako unibertsitateak ezarritako eskakizunak eta epeak betetzeko, azken batean, erakunde hori izango baita ikaslearen behin betiko onarpena erabakiko duena.

MUGIKORTASUNEKO TOKIA ESLEITUTAKOAN, ZER?

Behin ikasleak mugikortasuneko tokia onartutakoan, Nazioarteko Harremanetako Bulegoa harrerako unibertsitateekin jarriko da harremanetan, aukeratutako ikasleak zeintzuk izan diren izendatzeko, eta kasu bakoitzean eskatzen diren izapideak betetzeko beharrezko informazioa eskatzeko: eskakizunak, ostatua, legezko agiriak, etab.

Lineako hizkuntza laguntza (OLS) – Erasmus +

2014-2015 ikasturtearen bigarren seihilekotik aurrera, Europako Batzordeak beste tresna bat prestatu du: lineako hizkuntza laguntza (OLS, ingeleseko sigletan). Tresna horren helburua da ikasleen hizkuntza-gaitasunaren hobekuntza aztertzea eta neurtzea, Erasmus + egonaldietan zehar, bai praktiketarako eta bai lanerako.

Tresna hori ezartzearekin, Erasmus + plaza daukaten ikasle guztiek egonaldia egingo duten tokiko hizkuntza-mailako lineako proba bat egingo dute, mugikortasunaren hasieran eta amaieran. Bi probak egitea NAHITAEZKOA da, programaren barruan tokia izan eta kanpora doazen mugikortasuneko ikasle guztientzat.

Gainera, ikasleek lineako borondatezko beste ikastaro bat jasotzeko aukera izango dute, komunikazio-hizkuntzakoa, hizkuntza-gaitasuna hobetzen laguntzeko. Hasierako ebaluazioaren emaitzaren arabera (maila), aukera desberdinak izango dira:

  • Ikastaroa egiteko gomendio sendoa emango zaie, “erdiko behe-maila” dutela ikusiz gero.
  • Lineako ikastaroa egiteko aukera emango zaie interesa dutenei, maila “altua edo oso altua" atera arren.

Argibide gehiagorako, kontsultatu ondorengo dokumentuak, edo OLS-ren web orri ofiziala.

 

Irten aurretik

Bete harrerako unibertsitateak ezarritako eskakizunak, izapideak eta onarpen prozesuko epeak

Egin matrikula Deustun

Egin matrikula Deustuko Unibertsitatean. Auto-matrikulako hitzordura joan ezina gertatuz gero, baimendutako pertsona bat utzi behar da, izapide hori egiteko ardura hartuko duena (gurasoak, neba-arrebak, ikaskideak, etab.)

Baja ematea

Azkenean, ezinbestean mugikortasun programan baja eman behar baduzu, Nazioarteko Harremanetako Bulegoari eta Deustuko Unibertsitateko koordinatzaile akademikoari jakinarazi beharko diezu. Uko egin ahal izateko, Uko egiteko gutuna Nazioarteko Harremanetako Bulegora ekarri beharko duzu, beteta eta sinatuta.


Erasmus + diru-laguntzaren hitzarmena aurkeztea

Erasmus + mugikortasuna duten ikasleek Erasmus + diru-laguntzaren hitzarmena aurkeztu beharko dute Nazioarteko Harremanetako Bulegoan behar den bezala sinatuta, harrerako unibertsitatera joan aurretik.

***Alde biko mugikortasuna duten ikasleek (ez Erasmus), ez dute agiri hori sinatu behar.

Erasmus edo Alde biko ikasleen agiria aurkeztea

Erasmus + edo Alde Biko (ez Erasmus) ikasle agiria aurkeztu, behar den bezala sinatuta, ezartzen den epean.

Osasun estaldura harrerako herrialdean

Harrerako herrialdean osasun estaldura segurtatuta izateko beharrezko izapideak egin (Europako Osasun Txartela edo baliokidea, poliza pribatua, unibertsitatearen poliza propioa…) eta bidali kopia bat Nazioarteko Harremanetako Bulegora.

Aseguru pribatu gehigarria kontratatzea

Kontratatu nahitaez aseguru pribatu gehigarri bat Alde Biko Mugikortasuneko kasuetan (ez Erasmus). Oso gomendagarria da Erasmus + mugikortasunetarako ere.

Argibide gehiago

 

Bidaiaren xehetasunak kudeatu

Bidaiaren xehetasunak kudeatu (kontuan izan harrerako unibertsitateak adieraziko dizkizun egonaldiaren hasiera eta amaiera data): ostatua, txartelak erostea edo Erasmus hitzarmenaren barruan harrerako tokian adierazitako epean egotea ziurtatuko dizuten beharrezko beste edozein izapide (harrerako herrialdeko egonaldirako bisatua/baimena lortzeko izapideen kudeaketa).

**Garrantzitsua: errespetatu harrerako unibertsitateak ostatua eskatzeko ezarritako datak.

Bekak

Informatu zer beka eska daitezkeen egingo den mugikortasunaren arabera:

 

Formalizatu eskatzen den dokumentazio akademikoa, ezarritako era eta epean

 

Ikasturte amaierako bilerara joan

 

Egin lineako proba hizkuntza-laguntzako tresnaren bitartez (OLS)

 

Erasmus + plaza duten ikasleek harrerako unibertsitatean irakasgaiak egingo dituzten hizkuntza-mailako proba egingo dute. Test hori egitea NAHITAEZKOA da. Era berean, harrerako unibertsitatetik itzultzean, DENEK egin beharko duzue NAHITAEZKO mailako proba, aurrerapena ikusteko.

 

Ebaluazio-proba horiek nahitaezkoak direnez, programan parte hartzeari lotuta daude eta emandako diru-laguntzak jasotzeari.

Hasierako probaren emaitzaren (mailaren) arabera, aukera emango zaie ikasleei hizkuntza horretako lineako ikastaro bat egiteko.

Ebaluazio-proban ateratzen den emaitzak (maila) ez du eragingo mugikortasuna egiteko edo ez egiteko orduan; Erasmus + programako ikasleen hizkuntza-mailaren hobekuntza neurtzeko baino ez dute balioko.

 

 

Bete eta eman Bidaia-fitxa

Bete eta eman Bidaia-fitxa , bidaia hasi baino 10 egun lehenago behintzat.
 

Mugikortasunean zehar

Aurreikusitako datetan joatea

Harrerako unibertsitatera aurreikusitako datetan joan eta bertan egon, Erasmus + diru-laguntzako hitzarmenak edo harrerako erakundeak ezarritako egonaldi osoan.

Helduerako ziurtagiria

Bidali, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako Bulegora, helduerako ziurtagiria (Certificate of Arrival) faxez eta/edo posta elektronikoz, harrerako erakundeak zigilatuta eta sinatuta, heldu eta 10 eguneko epean.

***Hezkuntza Ministerioaren bekadunek ere igo beharko dute dokumentu hori Ministerioaren lineako plataformara, egonaldia eta jasotzen den beka justifikatzeko.
 

Harrerako herrialdeko izapideak (erregistroa, bisatuak)

Jarraitu harrerako unibertsitatearen jarraibideak harrerako herrialdean erregistratzeko izapideei dagokienez. Europako herrialde edo hiri batzuek bertako erregistroan izena emateko eskatzen dute, bertan emango den denboran, tokiko herritar batek jasotzen dituen zerbitzu berberak jasotzeko.


Learning Agreement (Ikasketetako akordioa)

Harrerako unibertsitatera heltzean, bidaiatu aurretik egin den irakasgaien aukeraketa zuzena den ala aldaketaren bat egin behar zaion aztertu beharko da. Irakasgaietan aldaketarik eginez gero, DUko koordinatzaileari jakinarazi behar zaio posta elektronikoaren bidez. Aldaketa horiek gehien jota epe honetan egin behar dira: urriaren 15ean (gutxi gorabehera) (1. seihilekoko eta ikasturte osorako irakasgaien kasuan) eta martxoaren 15ean (gutxi gorabehera) (2. seihilekoko irakasgaien kasuan).


Beken ordainketa

Deustuko Unibertsitateak sartuko dizkizue Europako Hezkuntza Programaren Erakunde Autonomoaren Erasmus + bekak. Honela egingo da:

  • Erasmus programa egingo duzuen tokira heldu eta hurrengo 30 egunetan: Europako Hezkuntza Programaren Erakunde Autonomoaren laguntzaren % 80.
  • Gainerakoa: egon zareten tokitik itzuli eta beharrezko dokumentazioa emandakoan.

*** Gogoratu gainerako bekak Nazioarteko Harremanetako Bulegotik kanpo kudeatzen direla.

Hezkuntza Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Kutxabanken eta gainerakoen laguntzak deialdi bakoitzean ezartzen den moduan sartuko dira.

OLS ikastaroa egitea

Erasmus + ikasleek aukera izango dute borondatezko lineako ikastaro bat egiteko, mugikortasunean hizkuntza gaitasuna hobetzen laguntzeko. Ikasleak ikastaro hori egiteko borondatea diru-laguntzaren hitzarmenean jasota agertuko da.


Certificate of Attendance

Dokumentu horretan islatuko dira zuen egonaldiko data errealak eta behin betikoak, eta harrerako unibertsitateak sinatu beharko dizue, mugikortasun programa amaitzean (Erasmus edo Alde Bikoa [ez Erasmus]). Certificate of Attendance dokumentuan agertzen diren datek bat etorri behar dute, ahal dela, bidaiatu aurretik sinatuko duzuen Diru-laguntzaren hitzarmenean ezarritakoekin, edo bekak ematen dituzten erakundeetakoetan (Hezkuntza Ministerioarenean, esaterako) jarritakoekin.

*** Erasmus + ikasleak: Certificate of Attendance dokumentuan sinatutako datak eta diru-laguntzaren hitzarmenekoak desberdinak izateak egonaldiaren iraupena laburragoa izatea ekar dezake. Hala gertatuz gero, alde horri dagokion bekaren zatia itzultzeko eska diezazuekete.

Itzultzean

Eman eskatzen diren agiriak.

Erasmus + edo Alde Biko (ez Erasmus) mugikortasuna egin duten ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoan eman beharko dituzte dokumentu hauek, egonalditik itzuli eta 15 eguneko epean, eta nolanahi ere 2015eko irailaren 15a baino lehen:

  • Egonaldiaren amaierako ziurtagiria (Certificate of Attendance), jatorrizkoa, harrerako unibertsitateak sinatuta eta zigilatuta.
  • Jatorrizko Learning Agreement-a, sinatuta eta zigilatuta.
  • Notak. Funtsezkoa da notak (Transcript of Records) harrerako unibertsitatetik Deustuko Unibertsitatera bidaltzeko eraren berri izatea. Notak ikasleak jasotzen baditu, etxean, jatorrizko agiria ekarri beharko du Nazioarteko Harremanetako Bulegora. Ikaslea arduratuko da harrerako unibertsitatean lortutako kalifikazioak Deustuko Unibertsitatean egoki jasotzeaz.
  • Ez da osorik ez dagoen, eskuz zuzendurik edo hutsak dituen dokumenturik onartuko. Dokumentu guztiak izan beharko dira jatorrizkoak eta Nazioarteko Harremanetako Bulegoan eman beharko dira.

*** Erasmus + eta Europako Hezkuntza Programaren Erakunde Autonomoaren beken azken ordainketa dokumentu horiek eman ondoren egingo da.

GARRANTZITSUA: Ezarritako izapideak bete ez betetzeak Erasmus + beka itzultzea ekar dezake eta/edo aitorpen akademiko gabe geratzea.

OLSren azken proba egitea

Itzultzean, hizkuntza ofizialaren lineako hizkuntza-laguntzako NAHITAEZKO mailako proba egin beharko duzue berriro, ikasketak egin dituzuen hizkuntzan aurrerapausoa eman duzuela frogatzeko. Zehaztasun guztiak emango zaizkizue posta elektroniko bidez. Ebaluazioko azken proba egiten EZ duten ikasleek EZ dute Erasmus + bekaren gainerako zatia jasoko.

Notak (Transcript of Records)

Ezinbestekoa da harrerako unibertsitateak noten ziurtagiria zelan bidaliko duen jakitea. Notak ikasleak jasotzen baditu eskuz edo postaz, Nazioarteko Harremanetako Bulegora eraman beharko du jatorrizko agiria. Ikaslea arduratuko da harrerako unibertsitatean lortutako kalifikazioak Deustuko Unibertsitatean egoki jasotzeaz.

*** Gogora ezazue zuen notak eta Learning Agreements agiriak egoki jasotzea funtsezkoa dela zuen mugikortasunak aitorpen akademikoa izan dezan.