Matrikula egin ondoren, irakasgaiak aitortzea eskatu ahal izango duzu, egoera hauetakoren bat aintzat hartuta:
- Lehenagoko maila bereko edo goragoko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez),.
- Lehenagoko maila bereko unibertsitate-ikasketa ez ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez).
- Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak egin badituzu (Goi Mailako Heziketa Zikloa) (Graduetan bakarrik).
- Unibertsitatean beste jarduera batzuk egin badituzu (kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza edo elkartasun eta lankidetza jarduerak) (Graduetan bakarrik)
- Lan- edo lanbide-esperientzia baduzu.
Eskaera aurkezteko epea eta tokia:
Graduko ikasketetan:
- Sarrera berriko ikasleek: matrikula egiterakoan
- Matrikula berritzen duten ikasleek:
irailaren 6tik 9ra
otsailaren 8tik 17ra (2. seihilekoko irakasgaientzat, kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza edo elkartasun eta lankidetza jarduerengatik)
Graduondoko ikasketetan: irailaren 30era arte
Inprimaki eta dokumentazioa
Ondoren, kredituak aitortzeko eskaera egiteko informazio guztia aurkituko duzu.
Graduan aitorpenak eskatzeko inprimakia
Graduondoan aitorpenak eskatzeko inprimakia
Zein dokumentu aurkeztu behar ditut?
Horretarako, eskabide-orria aurkeztu behar duzu Idazkaritza Orokorrean, behar bezala beteta eta agiri hauek erantsita:
- Lehenago egindako unibertsitate-ikasketak (ofizialak eta ez ofizialak) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
- Aitorpenaren jatorri izango den irakasgai bakoitzaren programa (gainditu zenuen ikasturtekoa), eskaini zuen Ikastegiak zigilatuta.
- Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak (Goi Mailako Heziketa Zikloa) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
- Kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetza jarduerengatik lortutako kredituak aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Jarduera hauetan lortutako kredituen ziurtagiriak
- Lan- edo lanbide-esperientzia aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Curriculum vitaea
- Lan-bizitza
- Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien egiaztagiriak.