Ikasle Bisitaria aldi batez Deustuko Unibertsitateko edozein ikastegitako ikasketa planetako irakasgaiak jorratuz bere ikasketak zabaldu nahi dituen unibertsitateko ikasle atzerritar edo espainiarra da. Ikasle bisitaria izateko ezinbestekoa izango da unibertsitatean sartzeko baldintzak beteta izatea eta Espainiako edo atzerriko beste Unibertsitate batean matrikulatuta egotea edo egon izana. Ikasle bisitarien erregimena honako araudiak arautuko du, ikaslearen jatorrizko Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenik ez badago. Hitzarmenik egonez gero, bertan xedatutakoari emango zaio lehentasuna. Ikasle bisitariek matrikulatuta dauzkaten irakasgaien eskolara joateko eta azterketak eta probak egiteko eskubidea izango dute. Ezin izango dute azterketarik egin Unibertsitatean ikasturte osoan ez daudenek irakasgaia urte osokoa bada, edo seihileko osoan ez daudenek irakasgaia seihilekoa bada.