Onarpen gutunean dago adierazita zein den esleitutako matrikula epea. Esleitu zaizun epe horretan matrikula egin ezin baduzu, jar zaitez harremanetan Idazkaritza Orokorrarekin epea amaitu baino lehen. Epe hori amaituta matrikularik egin ezik eta Idazkaritzarekin harremanetan jarri ezik, plazari uko egin zaiola ulertuko da eta toki hori beste ikasle batentzat geldituko da. Matrikula posta bidez egin dezakezu dokumentazio guztia konpultsatuta eta onarpen-gutunean esleitutako epean bidali beharko dute graduondoa ematen den campuseko idazkaritza nagusira. Matrikula aurrez aurre egitea nahiago izanez gero, aurrez hitzordua eskatuta egin beharko duzu uztailaren 3tik aurrera. COVID-19ak eragin duen osasun egoerari lotutako ohar garrantzitsuak: Aurretiko hitzordua eskatzeko eta matrikula inprimakiak eta jarraibideak eskuratzeko moduari buruzko informazio gehiago helbide honetan aurkituko duzu: https://estudiantes.deusto.es/login. Aurretiko hitzordua eskatu ahal izateko, @opendeusto.es helbide elektronikoa izan beharko duzu. Posta elektronikoz jasoko dituzu helbidea lortzeko jarraibideak.Noiz egin dezaket matrikula?
Nola egin eskaera?
Nola eskatu aurretiko hitzordua?