Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko (DBS) ikasle talde batek ekimen solidarioa jarri du abian Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko, "Berrikuntzaren kudeaketa" irakasgaiaren esparruan.
Eragin sozialeko proiektu hori apirilaren 12tik 27ra bitartean egingo da Bilboko unibertsitate campusean, eta bi ekintza nagusi izango ditu: elikagaien bilketa bat eta diru bilketa.
Elikagaiak biltzeko eta diru ekarpenak egiteko guneak DBSko idazkaritzan eta Deusto Campuseko bulegoan egongo dira. Gainera, dohaintza egiteko itsulapikoak jarriko dira unibertsitateko kafetegietan (Eraikin nagusia eta ESIDE).
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu proiektuaren webgunea.