Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 04Bilboko Campusa

Carlos Salinas Ingeniaritzako ikasleak gradu amaierako proiekturik onenaren lehenengo Bizintek saria jaso du

Carlos Salinasek, Ingeniaritza Fakultateko ikasleak, gradu amaierako proiekturik onenaren Bizintek lehenengo saria irabazi du, zaurietan bakterioen infekzioak denbora errealean antzemateko soluzio teknologiko ez intrusiboa proposatzeagatik. Ekimen berritzailea da eta bertan Deustuko Unibertsitatea eta Louisvilleko Unibertsitatea (AEB) eta Bilboko Santa Marinako Ospitalea ari dira lankidetzan. Saria BIZINTEKeko CEO Daniel del Ríok eman zion. Soluzio horrek infekzioari lotutako balio multzo bat zenbatzeko modua ematen du, hiru aldagai kontuan harturik: distantzia, tenperatura eta zauriak isuritako gasen kontzentrazioa.

Javier de Martin, EHUko Telekomunikazioko Teknologien Ingeniaritzako Gradukoa izan da bigarren saria irabazi duena, adimen artifiziala eta mugikortasun jasangarria lotzen dituen proiektu batekin. Ingeniariak sare neuronaletan oinarritutako eredu bat garatu du bizikleten maileguko hiri-sistema baten eskuragarritasuna aurreikusteko, BilbaoBizi sistemaren analisian oinarrituta. Hirugarren saria jaso duena Adrián Irigoyen da, EHUko Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzako Gradukoa. Proiektua 4.0 industria monitorizazioko sistema bat da, hodeian dagoen datu basea eta Android web aplikazioa oinarri hartzen dituena. Hartara, enpresa munduak 4.0 industriara biltzeko egungo beharrizanak estaltzen ditu era errazean, arrazoizko prezioan eta ia berehala.


Berrikuntzarekiko eta gazteriarekiko konpromisoa


Bizintek sariak inguru digitaletan eta etorkizuneko industrian diseinatzen duten ikasleei ateak zabaltzeko modu bat da. Ingeniarien belaunaldi berrientzat pentsatuta dago eta duela hainbat urtetatik antolatzen du Bizintek-ek. Bizkaitar enpresaren izena duten sariok Euskadiko unibertsitateetako Ingeniaritza arloko edozein adarretako ikasleentzat daude zabalik, eta 2018an gradu amaierako proiektua aurkeztu dutenentzat.


Proiektu irabazleen promozioa hainbat komunikabide eta hedabideren bitartez egingo da, sariak jaso dituzten proiektuak lanbidean ari direnen begien aurrean jartzeko eta etorkizuneko edizioetan parte hartzea sustatzeko.
Sari banaketa ekainaren 10ean izan zen, LABORAL Kutxak Kale Nagusiaren 2. zenbakian duen ekitaldi aretoan, Ledesma kaletik sartuta. Bilbao.


https://bizintek.es/articulos/premios-bizintek-2018-proyectos-innovadores-y-preparados-para-la-industria-4-0
https://bizintek.es/premio
https://bizintek.es/