Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 15Bilboko Campusa

Deustuko bi ikaslek rally batean hartuko dute parte Marokoko basamortuan, bidean aurkitzen dituzten herrixketan material solidarioa emateko

Deustuko Unibertsitateko Alvaro Gonzalez (Industria Diseinuko Ingeniaritza) eta Jaime Infante (Ingeniaritza Mekanikoa) ikasleek Uniraid-en parte hartuko dute, Marokoko basamortuan zehar bederatzi eguneko ibilaldia egingo duen rally solidarioan. Helburua da ibilbide osoan zehar aurkitzen dituzten basamortuko herrixketan gutxienez 40 kg material solidario ematea.


"Abentura" horren ezaugarrietako bat da ibilbidea 20 urtetik gorako turismoetan egitea, trakziorik gabe, lau gurpiletan. Eta "Chilling riders" -horrela deitzen zaio Deustuko taldeari- 1990eko Peugeot 205 batekin parte hartuko dute.


Rally honen berezitasuna 18-28 urte bitarteko ikasleentzat bakarrik izatea da, eta esperientzia honekin taldean lan egiteko eta maila pertsonala gainditzeko gaitasuna hobetzea bilatzen dute, etapa batzuk era autonomoan egiten baitira iparrorratz eta jarraibide bakar batekin. Lasterketa osoa emango dute egunero sare sozialen bidez, eta, horrela, jarraitzaileekin ere partekatuko dute.


Ekimen honen helburu nagusia ahalik eta material solidario gehien garraiatzea da eta, horrela, bidean dagoen haur bakoitzari irribarreak ateratzen joatea. Materiala lortzeko, beste ikasle batzuen laguntza izan dute, eta horrela, eskolako materiala, kirola, rallyan eramateko dirua biltzeko kanpaina egin dute.


Bere esperientzia egunez egun jarrai daiteke euren instagramean: @chilling_riders