Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 03Bilboko Campusa

Deustuko atzerriko ikasleek euren kulturak eta tradizioak erakutsiko dizkiete ikasle guztiei

Deustuko Unibertsitateak nazioarteko mugikortasuneko 1000 ikasle inguru hartzen ditu urtero, nazionalitate eta erlijio askotakoak. Horretaz jabeturik, Garate International ekimena sortu zen, munduan zehar dagoen aniztasuna ezagutzeak oztopoak eta estereotipoak hausten laguntzen duelako eta besteengandik ere ikasten delako. DeustoCampus Fedeak kulturen, tradizioen eta erlijioen arteko harrerarako eta topaketarako espazioa eskaintzen du.

Alde horretatik, Garate Internationalek bi helburu ditu. Alde batetik, lagundu egiten die atzerriko ikasleei unibertsitatean egiten duten egonaldian, ikuspegi pertsonal, erlijioso eta espiritualetik, pertsona moduan hazi eta Deustuko unibertsitateko elkartean txerta daitezen. Eta bestetik, espazio propio bat jartzen du, ikasleen esku, batzuen eta besteen sinesmenak eta kulturak ezagutzeko eta, aldi berean, Unibertsitatea osatzen duten guztien aniztasuna begien aurrean jartzeko.

Ikasturte osoan zehar egiten den esperientzia horri amaiera emateko, kultura eta dibertsiorako ekitaldi bat antolatzen da, unibertsitateko elkarte osoari zabalik. Ekitaldi horrek erakusten du unibertsitatearen kultura aberastasun ikaragarria eta sentiberatasuna sustatzen du, unibertsitatea osatzen duten guztien nortasun eta kultura elementuak errespetatuak izan daitezen. Izan ere, Unibertsitateak uste osoa du, topagune eta espazio pribilegiatua dela, kulturen eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzeko.

2019ko topaketa

Aurtengo azken topaketa maiatzaren 3an izango da, ostiralean, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumaren ondoko klaustroan. Ekitaldia 10:30ean hasiko da eta goiz osoa iraungo du. Kultura askotako musika eta dantza emanaldiak egongo dira, Galiziako taldearenak, euskal dantza eta dantza latinoenak barne; herrialdeetako informazio mahaiak egongo dira; eta agintari akademikoek hartuko dute parte, Unibertsitateko errektorea buru dela. Amaitzeko, elkartasun bazkaria egongo da, Jesusen Lagundiaren Harrera kanpainaren barruan, eta bisitaldia egingo zaie kanpaina horren barruan harrera egin zaien siriar familia errefuxiatuei. 

 

 

03/05/2019 - Los estudiantes internaciones de Deusto muestran sus culturas y tradiciones