Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko urriak 09Bilbo

Deustuk Unibertsitate Osasungarrien eguna ospatuko du “Sagar bat, ideia bat” ekimenarekin

Urriaren 7an da Unibertsitate Osasungarrien Eguna eta Deustuko Unibertsitateak “Sagar bat, ideia bat” ekimenarekin ospatuko du. Urriaren 9an, ikasleek ideiak eman ahal izango dituzte, eurentzat unibertsitate osasungarri bat zer den azalduz. Ideia bakoitzaren trukean, sagar bat jasoko dute. Fruta banatzeko puntuak 10:30etik 11:30era ESIDE eraikinean (Lankopiren ondoan), eta 11:30etik 12:30era Eraikin Nagusian (vending-eko makinen ondoan) egongo dira.

Unibertsitate Osasungarrien kanpaina UNIBERTSITATE OSASUNGARRIEN ESPAINIAKO SAREA (REUS) osatzen duten 30 unibertsitatek baino gehiagok antolatzen dute (horien artean dago Deustu) eta helburua da unibertsitate espainiarrak osasuna sustatzen egiten duten lana begi-bistan jartzea da.

Deustu 2013an sartu zen REUSen. Urte horretan bertan onartu zuen Osasuneko Plan Gidaria-Deustu Osasungarria. Deusto Osasungarriaren helburua da aurrerapausoak ematea, inguru osasungarriagoa eta osasun biopsikosozial hoberena, gero eta bizi kalitate hobea eta ongizatera bideratua, eta pertsonaren hazkundea eta goitik beherako garapena duen unibertsitateko elkartea izateko, Deustuko Unibertsitatearen balioen barruan.