Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko ekainak 07Bilboko Campusa

Deustuk berritu egin du Arlo Funtzional eta Zerbitzuetako kalitatearekiko konpromisoa

Joan den ekainaren 7an, AENORek kanpoko auditoretza egin zion ISO 9001:2015 arauaren arabera ziurtatutako Arlo Funtzional eta Zerbitzuen Kalitatea Kudeatzeko Sistemari, hain zuzen ere, liburutegiari, Ikastetxe Nagusiari, DeustoAlumni-Enpleguari eta Ikasle Berriri.

Horretarako, Arlo Funtzional eta Zerbitzuetako zuzendaritzak eta langileek DUko Kalitateko Unitatearen laguntza eta aholkularitza izan zuten. Hala dihardu Unitateak prozesu horretan laguntzen 2004tik.

Auditoretzaren emaitzak oso positiboak izan ziren: ez zen desadostasunik antzeman; bai, ordea, oharren bat eta hobetzeko aukera eta arreta eskainiko zaio horri, Arlo Funtzional eta Zerbitzuen Kalitatearen Kudeaketa Sistemen etengabeko hobekuntzan jarraitzeko.

ZORIONAK liburutegiko, Ikastetxe Nagusiko, DeustoAlumni-Enpleguko eta Ikasle Berrietako talde osoari!