Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko azaroak 20Bilboko Campusa

Deustuk bat egin du Euskaraldiaren 2. edizioarekin - 15 egun ohiturak aldatzeko eta euskaraz gehiago egiteko

Deustuko Unibertsitateak, bere bi campusetan, Euskaraldia, Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan, ekimenaren 2. edizioarekin bat egin du. Ekitaldia Euskadin egingo da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ekintza horren helburua da, 15 egun horietan, eguneroko hizkuntza ohitura batzuk aldatzen saiatzea eta frogatzea euskaraz egin ahal dela "gehiago, pertsona gehiagorekin eta egoera gehiagotan”, beldurrik izan gabe "behar bezala" ez hitz egiteko eta aurreiritzirik izan gabe "ulertuko gaituen solaskiderik” ez aurkitzeko.

Gure harremanetan erabiltzen dugun hizkuntza aukeratzea erabaki libre eta pertsonala da, eta dinamika horrekin ingurune eroso eta atsegina sortu nahi da, gure eguneroko bizitzan euskaraz gehiago egiteko urrats txikiak emateko. Ildo horretan, bakoitzak bere ingurune hurbilean ariketa hori egitea proposatzen da, ahobizi edo belarriprest rola bere gain hartuz.

Hamabostaldi horretan, euskaraz dakiten eta ahobizi izan nahi duten pertsonek euskaraz hitz egingo dute euskaraz ulertzen dutenekin, eta ezezagunekin hitz egiten dutenean, euskaraz agurtuko dituzte, haiekin harremana hizkuntza horretan izatea posible den ikusteko. Aho baten irudia daraman txapa batekin identifikatuko dira.

Bestalde, euskara ulertzen duten eta belarriprest izatea erabakitzen duten pertsonek euskaraz hitz egiteko eskatuko diete euskaldunei, nahiz eta gaztelaniaz erantzun. Beste txapa bat eramango dute, euskarako "entzule" dela adierazteko.
Gainera, aurten, berritasun gisa, arigune identifikazioa sartu da, lan inguruneetan, zerbitzu taldeetan, sailetan eta abarretan ere euskararen erabilera sustatzeko. Helburua da gune horietako kideek euskaraz hitz egiten badute edo ulertzen badute eta ahobizi edo belarriprest izatea erabakitzen badute Euskaraldian zehar, haien arteko lan harremanak euskaraz egitea eta zerbitzura joaten direnei arreta euskaraz ematea. Gune horiek arigune logotipoarekin ezagutuko dira.

Kanpaina hori osatzeko, euskararen inguruko hainbat jarduera egingo dira Bilboko eta Donostiako campusetan. Izena ematea

Informazio gehiago