Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 06Bilboko Campusa

Badakizu zer bide dagoen Unibertsitatean iradokizunak eta oharrak bidaltzeko?

Kalitateko Unitateak ohar hau bidali dio unibertsitateko elkarteari:


Kalitatea Kudeatzeko Sistemako eskakizunak betez, Unibertsitateak badu “Iradokizunak eta erreklamazioak artatzeko” prozesu bat fakultateetan, arlo funtzionaletan eta zerbitzuetan. Gogorarazten dizuegu unibertsitateko elkarteak oharrak eta iradokizunak egin ditzakeela bide hauek baliaturik: inprimaki elektronikoaren bidez (intranetan, estranetan eta weban) eta ontzi fisikoetan unibertsitateko toki jakin batzuetan. Horrela, fakultateak, arlo funtzionalak edo zerbitzuak zenbait ekintza definitu eta ezarri ahal izango ditu, beharrezkoa izanez gero, unibertsitateko kudeaketa hobea izan dadin.

Kontuan hartzeko zenbait alderdi:

-Iradokizun bat gure kalitatea hobetzeko ideiak edo ekimenak ematea da.
-Erreklamazio bat gure jardunen batengatik asegabetasuna adieraztea da.
-Hau ez da informazio zerbitzu bat. Unibertsitateko jarduerei buruzko kontsultak egiteko, kontaktatu informazioko eta harremanetako web orriaren bidez.
-Hau ez da administrazio helegiteak aurkezteko zerbitzua. Zerbitzu horren erabilerak ez ditu ordezkatzen edo baldintzatzen araudiak prozedura bakoitzerako ezartzen dituen ekimenak edo eskubideak.