Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko azaroak 05Donostia

Sergio Álvarez Leivak, 35 urtetik beherako berritzailerik garrantzizkoenetarikoak, Deusturen Donostiako campusean hitz egingo du mapen hizkuntza berriaz

Deustuko Unibertsitateak hitzaldi magistral bat eskainiko du, azaroaren 5ean, mapen hizkuntzari buruz; eta bertan hartuko du parte Sergio Álvarez Leiva komunikabideetako izarrak. Ekitaldia 10:00etatik 14:00etara izango da Deusturen Donostiako campuseko Matteo Ricci eraikineko Areto digitalean.


Sergio Álvarez Leiva Espainiako 35 urtetik beherako berritzaile nagusienetarikoen artean aukeratu zuten 2014an MIT Technology Review aldizkarikoek. Eta 2015ean, haren CARTO enpresak (lehen CartoBD) 23 milioi dolar biltzea lortu zuen finantzazioko bigarren txandan, Accel Partners Facebooken inbertitzailea lider zela. Guztira, 31 milioi dolar sortu ditu. Helburua da mundua mapetan oinarrituta antolatzea, CARTOren bidez, hau da, datu geolokalizatuak sortzeko eta erakusteko tresnaren bidez.

Sergio diseinatzaileen eta garatzaileen arteko zubi-lanean aritu da, eta produktuak fabrikatu ditu erabakiak hartzeko modua hobetzeko.

2009an, Vizzuality-ri eman zion hasiera, Madrilen eta New Yorken bulegoak zituen big datarako hodeian oinarritutako bisualizazio, analisi eta zerbitzuetako enpresari. Vizzuality-n Google, NASA, Wall Street Journal, Oxfordeko Unibertsitate edo Open Government Partnership-ekin lan egin zuen proiektuetan, gizarte aldaketa sortu nahian.

2012an CartoDB sortu zen, produktuaren garapena ardatz harturik. Gaur egun, Sergio CARTOren produktu-burua da, 22 garatzaile eta diseinatzaileren taldea kudeatzen du, eta produktuen diseinuko zereginak ere lideratzen ditu.

2013an AgricGear-en parte bihurtu zen. Startup espainiar bat da, teknologiari esker, “prezisioko nekazaritza” zelan egiten den errazten eta hobetzen lan egiten duena.

Elkarrizketak kudeatzeko, jarri harremanetan Miriam Portellekin (mportell@deusto.es).