Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko maiatzak 13Bilbo

Aurten Scratch Eguna Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ospatuko dugu

Azken urteotan gure artean ezaguna egin zaigu Scratch Eguna. Lifelong Kindergarten Group-en MIT Media Lab-ek aspaldion sustatzen duen Scratch tresnaren erabileraren inguruan mundu mailan egiten den ospakizunaren euskal ordaina da eta, aurton ere, aurrekoetan bezala, Bilbon antolatuko da datorren maiatzaren 13an, larunbatarekin.
Ekitaldi honetan egoitza aldatu egingo da, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eskainiko dituelako bere gelak eta azpiegitura egun horretako aurkezpen eta saioak egiteko. Bizkai osoko lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ehun ikasletik gora partaide izango dela aurreikusten da. Eta ez ikasleak bakarrik, beraien irakasleek eta gurasoek ere tokia izango dute Scratch Eguneko zereginetan.