Deusto Alumni eta BBK erakundeek berriz zabaldu dute atzerrian praktikak egiteko deialdia, Deustuko Unibertsitateko Gradu edo Masterreko titulua duten gazteek praktikak atzerriko enpresa edo erakundeetan egin ditzaten.
BBK Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitatearen “BBK Professional Internships” laguntza programa Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen nazioz haraindiko mugikortasuna sustatzera dago bideratuta, beren profil akademiko eta profesionaleko prestakuntzarekin lotutako prestakuntza praktikoa eskuratu dezaten.
Beka horien helburua da 2013/2014 ikasturtean edo 2014/2015 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko Gradu edo Master titulua eskuratu dutenei atzerriko enpresetan praktikak egiteko aukera ematea, prestakuntzan zehar jaso dituzten jakintzak gara ditzaten lanbideko berariazko zereginetan.
Bekadunek izena emateko epea (BERRIZ ZABALIK): 2016ko apirilaren 29tik ekainaren 30era.
Informazio gehiago
Izena ematea