Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko azaroak 26Bilboko Campusa

Walikale Webquest egin da Deustun, gazteentzako gymkhana bat, errealitate areagotuaren teknologia erabiltzen duena

Alboan GKEak, DeustoTechen eta Bilboko Udalaren laguntzaz, Walikale Webquest erronkaren lehenengo edizioa antolatu zuen Deustuko Unibertsitatean azaroaren 26an, errealitate areagotuaren teknologia erabiltzen duen taldeko lehiaketa. 14 eta 25 urte bitarteko neska-mutilentzako gymkhana horrek IKTak eta mugikortasuna bateratzen ditu, era ludiko eta dibertigarrian.


Walikale Webquestek ahalik eta denborarik laburrenean proba batzuk zuzen ebaztea planteatu zuen, telefono mugikorrak erabiliz. “Ikusi zer ezkutatzen duen zure mugikorrak” lema izan zuen jolas horren bidez, “Gatazkarik gabeko Teknologia" kanpainara hurbildu nahi izan zituen Alboanek ikasleak. Kanpainak giza eskubideen urraketa salatzen du Kongoko Errepublika Demokratikoan, gure teknologia kontsumoari loturik: mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, etab.


Bi kategoriatan banatuta zeuden gazteak (14-18 urte bitartekoak eta 19-25 urte bitartekoak) eta 800 euroko sariak izan zituzten guztira irabazleentzat.