Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko apirilak 05Bilboko Campusa

Apirilak 5. Odol-emate zerbitzua Bilboko campusan

Osasun, Gizarte Ekintza eta Inklusio Zerbitzuak gogorarazten du odol beharrizana beti dagoela; hori dela eta, odola ematea bezalako elkartasun ekintza altruista eta borondatezkoak sustatzen ditu.

Horretarako, Odol-emaileen Elkartearekin batera hitz egin eta aztertzen da zein data izan daitekeen egokiena odola emateko, zer estrategia erabili, non kokatu autobusa eta zelako zabalkundea egin iragarki-tauletan.

Animatu egin nahi dugu unibertsitateko elkartea odol-ematea bezalako elkartasun keinuak egiten, asko baitira behar dutenak eta gutxi eskaintzen dugunak.Elkartasun “zaina” baduzu, zu ere gurekin zaude!

Datorren asteartean, apirilaren 5an, Bizkaiko odol-emateen unitate ibiltaria egongo da goizeko 9:15etatik 14:15etara unibertsitateko Memoria plazan (Ingeniaritzako kafetegiaren ondoan).