Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko azaroak 18Bilboko Campusa

Madril, Bartzelona eta Euskal Herriko unibertsitateetako 65 ikaslek Brexitaren inguruan eztabaidatu dute

Azaroaren 17tik 19ra, Deustuko Unibertsitateak hainbat unibertsitatetako 65 ikasle bildu zituen, Deusto Campus Kulturak eta Deusto Forumek Brexitaren inguruan antolatu zuten eztabaida lehiaketa batean. Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Comillaseko Unibertsitate Pontifikalak, Deustuk eta Euskal Herriko Unibertsitateak hartu zuten parte Garate Dohatsuaren omenezko Eztabaida Ligaren XVI. edizioan. Gai nagusia hauxe izan zen: ¿Priorizando el interés del conjunto de Europa “out is out”?


Lehiaketa azaroaren 17an hasi zen, liburutegiko Ellacuría aretoan, ‘Expectativas del proceso de construcción europea tras el Brexit’ hitzaldi-solasaldiarekin. Hizlaria Mikel Antón izan zen, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria. Hitzaldiak eman zion hasiera hezkuntza-proiektuari. Ikerketa- eta prestakuntza-lanaren ondoren, unibertsitateetako taldeak 5 eztabaidako txandatan elkarren kontra aritu ziren. Txanda horietan, talde guztiek defenditu zuten, birritan behintzat, aldeko eta kontrako jarrera.


Eztabaida ligan parte hartu zutenen lana unibertsitateetako irakasle eta laguntzaileek aztertu zuten.


Azaroaren 18an, 12:15ean, “Brexit is Brexit?” gaia jorratu zuen Derek Doylek, Bilboko kontsul britainiarrak. Azaroaren 19an, larunbatean, aurrera jarraitu zuten jarduerek. Eztabaida ireki bat egin zen Agoran, parte hartzaileek askatasunez euren iritziak emateko espazioan, lehiaketaren formatuaren mugarik gabe hitz egiteko.