Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 15Bilboko Campusa

Jesús Serra Fundazioa Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan arituko da, graduko lau ikasleren karrera finantzatzeko

Jesús Serra Fundazioak, Grupo Catalana Occidente taldekoak, hitzarmena sinatu du Deustuko Unibertsitatearekin "Jesús Serra Fundazio Beka" sortzeko. Laguntza hori lau ikaslek jasoko dute, eta haien karrera osoan egiten dituzten matrikulen % 70 finantzatuko dute.

Horrela, 'Jesus Serra Fundazio Beka' Deustuko Unibertsitateko Beken Funtsean sartuko da, bertako gradu ikasketak egiteko behar diren baliabide ekonomikoak ez dituzten ikasleei goi mailako ikasketak eskaintzea helburu duen laguntza programa. Ekimenak prestakuntza, elkartasun eta inklusioaren alde egiten du.

Proiektu hau aukera berdintasunaren printzipioa sustatzeko da, eta kalitate handiko hezkuntza eskaintzen du, lanbide eta zuzendaritza trebetasunen garapena sustatzeko. Deustuko Unibertsitatea topagunea da hainbat enpresaburu, zuzendari, akademiko, legelari, politikari eta gizarte zibileko ordezkarirentzat.

Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak esker ona adierazi zion Jesus Serra Fundazioari, eta azpimarratu zuen "Jesus Serra Fundazioari esker”, lau gaztek egia bihur dezaketela Deustuko Unibertsitatean ikasteko aukera. Ekimen horri esker, beharrizan ekonomikoak eta ahalmen akademikoa dituzten ikasleek unibertsitate ikasketak egonkortasunez egin ahal izango dituzte Deustun". Horrelako hitzarmenek berretsi egiten dute erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia, Deustuko proiektuaren garapenak errealitate izaten jarrai dezan.

Bestalde, Ignacio Gallardo-Bravo Jesus Serra Fundazioko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, "Prestakuntza akademikoa funtsezkoa da etengabe aldatzen ari den ingurune globalari aurre egiteko. Jesus Serra Fundazioarentzat kalitatezko prestakuntza jasotzeko aukera berdintasuna eskaintzea da jarduteko eta izateko arrazoi nagusietako bat".