Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 22Bilboko Campusa

Irene Aldazábal, Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako ikaslea, “WLPS 2019ko Auzilaririk onena”

Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitzeko 3. mailako Irene Aldazábal ikasleak “WLPS (Winter Law Practice School) 2019ko Auzilaririk onena” saria jaso du. Law Practice School lanbide juridikorako sarrerako ikastaro trinko bat da Zuzenbideko gradu, gradu bikoitz eta masterretako ikasleei zuzendua, prestakuntza akademikoa beste eduki juridiko batzuekin osatzekoa. LPSk Zuzenbideko praktiketako esperientzia praktikoa eskaintzen du bi ediziotan, neguan eta udan; eta skill eta gaitasun profesionalak eskuratzera bideratutako curriculuma eskaintzen du.

Irenek delitu arinagatiko aurretiazko entzunaldi eta ikustaldien hiru simulazioren ondoren jaso zuen saria (Zigor arloan nabarmendu zen). Ekitaldiak Terrassako epaitegietan egin ziren eta Terrassako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikorako Eskolako irakasleek ebaluatu zuten bere lana. Sariak bultzada ikaragarria ekarri dio Deustuko Unibertsitateko ikaslearen motibazio eta ibilbideari.


Irene Aldazábalen esperientziari buruzko argibide gehiago, Law Practice School-en: www.jovenesjuristas.es/blog/delasaladegradosaladevistas