Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2015eko azaroak 19Bilboko Campusa

Euskal hezkuntza-arloko ikerkuntzarako nazioarteko onarpenari ateak zabalduz WERA IRN Simposioa Euskal Herrian (World Educational Research Association)

WERAren (World Educational Research Association) sorrerak hezkuntza-arloko ikertzaileoi eta Euskal Herrian ikerketa lanetan gabiltzenoi nazioarteko onarpenerako aukera berriak ematen dizkigu. WERAk ikerketa taldeen aldean lan egiten du, goi mailako ezaguera zientifikoa bultzatuz eta, hezkuntza arloan aldarrikatzen ditugun balore demokratiko eta oinarri etiko baliotsuenak errespetatuz. SEP (Spanish Society of Pedagogy) zein AMIE (Multidisciplinary Educational Research Association) jadanik WERAko kideak dira; hala eta guztiz ere, edozein ikertzailek izena eman ahal du elkartean, banako partaide gisa.

Sinposioa datorren azaroaren 19an, goizeko 12:30etatik 13:30etara (Bilbon), ospatuko da. Bertan Euskal Herriko hezkuntza-arloko ikertzaileoi Nazioarteko onarpenerako aukera berriak jakinaraziko dizkigute.

Ekitaldian egongo dira Josu Solabarrieta, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntzako Fakultateko Dekanoa; Sharona Javajant,SALEACOM proiektuko ikertzailea, H2020 – Marie Skłodowska-Curie-RISE, Auckland-eko Unibertsitatea; Rocío García Carrión, AMIEko Presidente eta WERAko kontseilukidea; eta Lourdes Villardón, AMIE-WERA Euskadi, Deustuko Unibertsitatea.

Toki kopuru mugatua da. Etortzekoa bazara, mesedez, bete ondorengo formularioa

Informazio gehiago nahi izanez gero: 944 139 003 (Ext: 3124)