Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2015eko abenduak 22Bilboko Campusa

Eroski Bidaiak-ek eta Deusto Alumnik lankidetza hitzarmen bat sinatu dute enplegua sustatzeko eta jakintza trukatzeko

 

EROSKI Bidaiak-ek eta DeustoAlumnik lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, jakintza eta esperientziak zabaldu, sustatu eta trukatzeko, hartara DeustoAlumniren enplegu, esperientzia eta jarraipen programari laguntzeko.

 

Lankidetza horren esparruan, EROSKI Bidaiak-ek konpromisoa hartzen du bere erakundeko zenbait postutan enplegua eskaintzeko DeustoAlumniri, duen eskaeraren arabera; baita laneko praktikak ere.

Era berean, EROSKI Bidaiak-ek Deustuko Unibertsitatean antolatzen diren enplegu eta ekintzailetza foro eta programetan parte hartuko du, urtero ospatzen den Enplegu Foroan, unibertsitateko ikasle eta ikasle ohiei egiten zaizkien enpresen aurkezpenetan, etab. Hala, interesgarri izan daitezkeen zuzeneko harremanak sustatuko dira. Enpresa munduarekin, zabalkundearekin, dendako zuzendaritzarekin, management-arekin eta bestelakoekin lotuta dauden hitzaldi eta solasaldietan ere hartuko du parte EROSKI Bidaiak-ek.

Bestalde, EROSKI Bidaiak-ek abantailak eskainiko dizkio DeustoAlumniri programa turistikoak kontratatzeko orduan.

“Lankidetza hau emankorra izatea espero dugu Deustuko Unibertsitateko ikasle ohientzat. EROSKI Bidaiak-en sinetsirik gaude aukera ona dela DeustoAlumni-rentzat bertako kideek laneko inguruan haien prestakuntza borobiltzea eta ikastetxean jasotzen den ezagutza osatzea. Harro gaude Deustuko Unibertsitateko ikasleak EROSKI Bidaiak-en laguntzarekin prestatuko direlako”, adierazi du Patricia Clotet-ek, Bizkaiko EROSKI Bidaiak-eko arduradunak.

“Gizartearekin eta hezkuntzarekin konpromisoa hartua duten enpresak aurkitzeak etorkizuna baikortasunez begiesten digu", adierazi du Jesús Riañok, DeustoAlumniko zuzendariak.