Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko uztailak 12Bilboko Campusa

Deustuko Antzerki Eskolak saria irabazi du konfinamenduan

Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Antzerki Eskola saritu du Espainiako Unibertsitate Antzerkiaren Federazioak, Antzerki Konfinatuko Sarien bidez. Ohorezko sarien deialdi honek beste formatu batzuk nabarmendu nahi izan ditu, unibertsitateko antzerkitik urrun daudenak eta tradizionalki egin ohi ez direnak, hala nola, bideoak eta audioak egitea ikasturtean zehar. Hain zuzen ere Unibertsitatean denok gogoratuko dugu ikasturte hori urrutiko saiakerak egiteagatik, kontaktu fisikorik ez izateagatik eta jaialdi eta antzerki emanaldi gehienak bertan behera utzi edo atzeratu behar izan izateagatik.

Deialdi horretan, Deustuk honako sari hauek jaso ditu:

• Mikroantzerki pieza onenaren saria, Trikiñuela unibertsitateko antzerki taldeak sortutako ‘Luces, cámara, telón’ ekoizpen propioaren trailerragatik. Trikiñuela antzerki talde horretan, bi eta lau urte bitarteko prestakuntza duten ikasleek hartzen dute parte, ikasketak amaitu dituzten ikasleekin batera.
• Interakziorik onenaren saria, Enrique Jardiel Poncelaren ´El cadáver del Señor García’ antzezlanaren trailerragatik, lehen prestakuntza urteko hasiberriek egindakoa.

Sari banaketa ekitaldia online formatuan egin zen uztailaren 12an, igandean, 19:00etatik aurrera.