Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko martxoak 08Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitatearen adierazpena martxoaren 8a dela eta

Deustuko Unibertsitateak bat egiten du martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; izan ere, egun horrek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokak gogora ekarri, emandako aurrerapausoak aldarrikatu eta benetako berdintasunera iristeko oraindik egiteko daudenak erreibindikatzen ditu.

Deustuko Unibertsitateko Plan Estrategikoak, Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuneko proiektuan, Berdintasun Plana garatzeko konpromisoa hartu du. Ildo horretan, 2015eko azaroan Berdintasuneko Batzorde Paritarioa eratu zen, batzorde horrek berdintasunari buruzko diagnostikoa onartu zuen eta orain horren berri zabaltzen ari da unibertsitateko elkartean, hots, irakasle, ikertzaile, administrazio eta zerbitzuetako langile eta ikasleen artean.

Gure helburua da emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin eta aurrerapausoak ematea, berdinatasuna oztopatzen duten gai nagusiei helduz ekintza zehatz, neurgarri eta ebaluagarrien bidez. Ziur gaude denok hartuko dugula parte berdintasunaren aldeko lan horretan.

Ospa dezagun martxoaren 8a, aldarrikatu dezagun pozez lortutakoa eta erreibindikatu dezagun erabateko genero berdintasuna gure unibertsitatean.