Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urriak 29Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitatea Espainiako unibertsitate onenen artean Hezkuntza eta Enpresa arloetan, Times Higher Education World University Ranking-en arabera

Deustuko Unibertsitateak unibertsitateen ranking globaleko posizioa hobetu du berriz ere, Hezkuntza eta Business and Economics arloetan, Times Higher Education World University Rankingak argitaratu duenez. Emaitza on horiek joan den irailean lortutako emaitzei gehitu behar zaizkie; izan ere, THE World University Ranking globalean, Deustuko Unibertsitatea munduko 800 unibertsitate onenen artean kokatu zen, 22.000 unibertsitate baino gehiagoren artean.

Edizio berri honetan, rankingak Hezkuntza arloko munduko 537 unibertsitate onenak jasotzen ditu. Sailkapen horren arabera, Deustu 176-200 tartean dago, Espainiako bigarren unibertsitatea da (2-4 tartean). Iturria. Era berean, Business and Economics arloan, Deustuko Unibertsitatea Espainiako unibertsitateen top 5ean finkatu zen, Granadako Unibertsitatearekin eta Salamancako Unibertsitatearekin batera. Iturria.

Jose Maria Guibert errektorea pozik agertu da aintzatespen berri horrekin: "Zuzendarien prestakuntza arloan dugun presentziaren eta egiten jakitearen emaitza da". "Hala ere – adierazi zuen errektoreak –, guretzat rankingetan garrantzitsuena da gizarte-errekonozimendua – Ikasleen eta haien familien, erakundeen, enpresen eta gizarte-erakundeen aldetik – eta mundu bidezkoago, gizatiarrago eta jasangarriagoa izateko egiten dugun ekarpen eraldatzailea".

Rankingak 13 adierazle erabiltzen ditu bost dimentsioren inguruan: irakaskuntza, ikerketa, zitazioak, nazioartea eta industriatik datozen diru sarrerak.