Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2015eko urriak 15Donostiako Campusa

Deustuk eta Donostiako sustapen sailak ekintzailetza digitala bultzatzen dute

Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapen sailarekin batera, DeustoSTART Digital Interneteko enpresa eta negozio digitalak abian jartzeko eta diseinuan laguntzeko ekimen bat jarri du abian, hala Euskadiko ekintzailetza digitala sustatzeko ekosistema indartzeko.
 

DeustoSTART Digital Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da, 2015eko urritik abendura, 72 eskola-ordutan, prestakuntzako, mentorizazioko eta ekintzailetzakideko lau hilabete trinkotan.
 

Programak irakasle/mentore talde aukeratua izango du, Interneteko estatuko enpresaburu eta profesionalik garrantzitsuenen artetik, eta Euskadiko Interneten ekosistemako profesional talde potolo batek osatua.
 

DeustoSTART Digitalen metodologiak funtsezko hiru zutabe ditu oinarri: prestakuntza, mentorizazioa eta ekintzailekidetza. Ekintzaile berriei tresnak, ikuspegia, irizpidea, orientazioa eta kontaktuak eskura jarri nahi dizkie, haien negozio digitalak diseinatzen eta umotzen laguntzeko. Helburu hori gogoan harturik, abian errazago jartzen dira eta arrakasta-tasa hobetu egiten da azeleragailu eta inbertitzaile espezializatuekin.
 

Ekimen horretan, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapen Sailarekin batera, ekintzailetza teknologikoarekin duen konpromisoa berresten du eta negozio digitalen esparruan jarduteko duen gaitasuna indartzen du.