Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 26Bilboko Campusa

Deustuk Boluntariotza azokaren beste edizio bat antolatu du: "dena ez delako ikasgelan ikasten⿝

Deustuk argi du bere misioa etorkizuneko profesionalak prestatzea baino harago doala, helburu izan behar duela etorkizuneko pertsona garrantzitsuak prestatzea: profesionalak, solidarioak, komunitatean inplikatuak, kritikoak eta zuzenak. Unibertsitateak eta Begoñako Andra Mari (BAM) Irakasleen Unibertsitate Eskolak uste osoa dute era bikaina dela gizarteko balioak sustatzeko eta eskuratzeko, Bizkaiko erakunde sozialetan boluntario modura elkarlanean aritzea, “dena ez da ikasgelan ikasten”.


Hori dela eta, urtero antolatzen da ohiko Boluntariotzako azoka. Ekimen horren helburua da ikasleen artean elkartasuna eta gizarteko partea hartzea sustatzea, ikasturtean hainbat jarduera eginda; horregatik espazio bat eskaintzen da unibertsitateko elkarteak ezagutu dezan zein lan egiten duten boluntariotzako erakundeek. Aurtengo edizioa irailaren 26an izan zen eta hainbat esparrutako (aniztasun funtzionala, gizarte bazterketa, garapenerako lankidetza, ingurumena, osasuna etab.) 65 gizarte erakundek baino gehiagok hartu zuten parte. Denek eman zuten informazioa Deustuko Auditorioaren ondoko klaustroko standetan eta ikusi zuten boluntario lanean zer aukera desberdin dagoen.


Horrekin batera, jarduera osagarriak ere izan ziren erakunde batzuetan. Adibidez, “Semilla para el cambio” elkarteak Indiako emakumeek egindako produktuak saldu zituzten; Intered-ek joku kooperatiboak egin zituen; “Argia Fundazioak” kafe solasaldia egin zuen erotasunari buruz; “Norai” elkarteak musika eskaini zuen zuzenean; Lagun Artean-ek tea eskaini zuen; GBGEn Khoosoor-en dastaketa egon zen (Mongoliako enpanadilla tipikoak), eta Boluntan, NI BAI erakusketa. Horretaz gain, hitzaldi-solasaldia egon zen: “Voluntariado en Olakueta Etxea: acompañando a personas migrantes”.


Inaugurazioa


Azokan, inaugurazio ekitaldian izan ziren Deustuko Unibertsitateko eta Bolunta sustatzen duten erakundeetako (BFA, BBK eta EDE fundazioa) ordezkari instituzionalak. Topaketa horretan pertsona hauek izan ziren parte hartzaile: Peio Azpitarte, Deusto Campuseko koordinatzailea; Juan José Etxeberria, Unibertsitateko Elkarteko errektoreordea; Santiago Larrañaga, BAMeko zuzendaria; Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako foru diputatua; Ixone Zubieta, BBK-ko Gizarte proiektuetako arduraduna, eta Leire Ortiz de Zarate, Boluntako koordinatzaileak.


Unibertsitatea eta boluntario lana


Unibertsitateko kolektiboa lehentasuna duen taldea da, boluntariotzako programetan esku hartzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak eta parte hartze aktiboa erraztu dezaketen estrategiak sustatzeko orduan. Hori dela eta, Boluntak, Bizkaiko unibertsitateekin batera, UNIKIDE programa jarri du martxan, helburu izanik unibertsitateko elkartearen gizarte partaidetza sustatzea, unibertsitateko esparrua elkartasun, gizarte konpromiso eta herritartasun aktiboko inguru izan dadin bultzatuz. Boluntariotzako Azoka programa horren barrukoa da.


Hori dela eta, UNIKIDE boluntariotzak Euskadin garatu dituen estrategiei ekarpena egiteko sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako saileko Gizarte Zerbitzuen laguntza du. Azken erakunde horrek EAEko boluntario lana aitortu, sustatu eta arautuko duen lege esparrua ezarri eta garapena lideratzeko ardura du.
Bolunta, bestalde, Bizkaiko boluntariotzako eta gizarte partaidetzako agentzia da, 2001etik Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak sustatua. Misio hau du: elkartasuna, gizarte partaidetza eta boluntariotza sustatzea, elkarte mugimenduei eta gainerako gizarte eragileei laguntzeko zerbitzu bat eskainiz. Horrez gain, sentsibilizazio lana ere egiten du, partaidetza eta elkartasunaren kultura eta balioak aldarrikatzeko eta zabaltzeko bizkaitarren artean. (www.bolunta.org)
 

 

26/09/2019 - Feria del voluntariado 2019