Urriaren 1etik aurrera, DeustoFit zabalik egongo da. Xabier Kirolgunearen barruan dago, fitness aretoko 420 metro karratu ditu, eta zuzendutako jarduerak, entrenamendu funtzionala, spin bike birtuala, traineruak eta entrenamendurako appa eskaintzen dira.
DeustoFiten izena emateko ez da matrikularik egin behar, ezta irauteko konpromisorik izan ere. Hileko ordainketa 31,95 eurokoa da, eta instalazioak astelehenetik ostiralera erabil daitezke, 11:00etatik 21:00etara.
Deustuko Unibertsitateko ikasleentzako eta langileentzako kirol-zentroa da.