Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko azaroak 07Bilboko Campusa

Deustok droga-mendekotasunak eta beste adikzio-jokabide batzuk prebenitzeko laguntza jarduerei buruzko prestakuntza antolatu du

Deustuko Unibertsitateak, "Tu punto" proiektuaren esparruan (https://www.tupunto.org /), "Droga-mendekotasunak eta beste adikzio-jokabide batzuk prebenitzeko laguntza jarduerak" izeneko prestakuntza egingo du azaroaren 8an eta 9an, ikasleei eta unibertsitate komunitateko kideei zuzenduta.

Online formatuko saioa izango da, 15:00etatik 17:00etara.

Saio horretan, drogei buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dira (definizioa, sailkapena, efektuak, arriskuak, erabilera, abusua, mendekotasuna, tolerantzia, arriskuen murrizketa eta substantzien kontsumoaren prebentzioa), bai eta IKTei eta pantailei buruzkoak ere (ondorioak, arriskuak, erabilera, abusua, mendekotasuna eta abusuaren prebentzioa bereiztea).

Era berean, prebentziozko ekintza praktiko bat egingo da campusean edo online kanpaina baten bidez, campuseko ikasleen artean osasuna eta adikzio-jokabideen prebentzioa sustatzeko, hainbat tresnaren bidez.

Informazio gehiago eta izen-ematea: salud@deusto.es