Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko martxoak 21Bilboko Campusa, Donostiako Campusa, Gasteizko Egoitza

Deustuko Unibertsitateak 2021-2022 ikasturteko titulazioei eta fakultateei buruzko gogobetetasuna neurtzeko inkesten kanpaina hasiko du

Deustuko Unibertsitateak, martxoaren 21tik aurrera, 2021/2022 ikasturteko titulazioei eta fakultateei buruzko gogobetetasun inkestak egingo dizkie interes taldeei (ikasleak, praktiketako tutoreak, etab.).

Kalitate Unitateak unibertsitate elkarte osoa animatzen du gogobetetze inkestetan parte hartzera. Inkesta horiek aurrez aurre (ikasgeletan) edo formatu birtualean egingo dira, eta aukera ematen dute titulazioen eta fakultateen ahuleziak hautemateko.

Emaitzak jaso ondoren, Kalitate Unitateak interes taldeen gogobetetze txostenak egingo ditu, eta titulazioen arduradunei bidaliko dizkie, titulazioen eta fakultateen kalitate batzordeetan azter ditzaten. Horrela, dauden ahuleziak detektatu eta hobetzeko ekintzak definituko dira.