Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko maiatzak 12Bilboko Campusa

Deustu Estatuko 10 unibertsitate onenen taldean CyD rankingaren arabera

Deustuko Unibertsitatea Espainiako 10 unibertsitate onenen artean dago, Ezagutza eta Garapena Fundazioaren rankingaren arabera. CyD rankinga Espainiako unibertsitateen ranking handiena da eta emaitzak eskaintzen ditu 77 unibertsitate, 27 ezagutza-eremu eta 2.998 titulaziotarako.

2021eko edizio honetan, Deustuk errendimendu handiko 21 adierazle lortu ditu guztira, 2014ko lehen edizioan 11 izan ziren. Gure unibertsitateak emaitza onenak ditu irakaskuntza/ikaskuntza dimentsioetan –errendimendu handiko 9 adierazletik 7 lortu ditu–, nazioarteko orientazioan – errendimendu handiko 7 adierazletik 5 lortu ditu– eta lurraldeko garapenari egindako ekarpenean.

Gizarte Lanean, EAEko lehena da

CyD rankingaren zortzigarren edizio honetan, Unibertsitateak Psikologia eta Gizarte Laneko arloetan parte hartu du, eta bikaintasun-adierazleen kopurua hobetu du bi kasuetan. Izan ere, Gizarte Laneko ikasketetan, Deustu Estatuko 4 onenen artean dago, eta arlo horretako lehen euskal unibertsitatea da.

Emaitza horiek, José María Guibert errektorearen hitzetan, Deustuko unibertsitate proiektuari eta haren prestakuntza ereduari emandako bultzada berresten dute, arlo guztietan bikaintasunarekin konprometituta baitago, ikasleen irakaskuntza, ikerketa eta ikaskuntza barne. "Zalantzarik gabe, saria unibertsitate komunitate osoaren lanari eta konpromisoari emandakoa da, batez ere egungo egoera zail eta konplexuan".