Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko otsailak 25Bilboko Campusa

Deusto Campusek unibertsitateko kultur lehiaketen edizio berria zabaldu du

Deusto Campus Kulturak literatura, marrazketa eta argazki lehiaketen edizio berria zabaldu du ikasleentzat, langileentzat eta ikasle ohientzat, unibertsitateko elkartearen sormen artistiko eta literarioa bultzatzeko asmoarekin.

- XXVI. kontakizun laburren lehiaketa eta X. poesia lehiaketa, gaztelaniazko, euskarazko eta ingeleseko modalitateekin.
- VII. Andrea Pozzo marrazki lehiaketa, modalitate bakarrarekin paperean eta teknika librea erabiltzen.
- XXIV. Anaia Oroz argazki lehiaketa, koloreko eta zuri beltzeko modalitateekin, URA 20-21 egitasmoan kokatuta.

200 euroko saria emango zaio lehenengoari eta 100 eurokoa bigarrenari diziplina eta modalitate bakoitzean. Lan guztiak emateko azken eguna martxoaren 9a izango
da argazki lehiaketarako eta martxoaren 15a izango da literatura eta marrazki lehiaketetarako. Xehetasun gehiago diziplina bakoitzeko arauetan.

Argibide gehiago.