Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko otsailak 25Bilboko Campusa

Deusto Campusek marrazki, argazki, poesia eta kontakizun laburren lehiaketen edizio berria antolatu du

Deustuko Unibertsitateak ikasturte bakoitzean antolatzen ditu literatura, marrazki eta argazki lehiaketak ikasleentzat, langileentzat eta ikasle ohientzat, unibertsitateko elkartearen sormen artistiko eta literarioa bultzatzeko asmoarekin.

  • XXVII. kontakizun laburren lehiaketa eta XI. poesia lehiaketa, gaztelaniazko, euskarazko eta ingeleseko modalitateekin.
  • VIII. Andrea Pozzo marrazki lehiaketa, modalitate bakarrarekin paperean eta teknika librea erabiltzen.
  • XXV. Anaia Oroz argazki lehiaketa, koloreko eta zuri beltzeko modalitateekin, Ignaziotar Urtearen ospakizunean kokatuta.

200 euroko saria emango zaio lehenengoari eta 100 eurokoa bigarrenari diziplina eta modalitate bakoitzean. Lan guztiak emateko azken eguna martxoaren 15a izango da lehiaketa guztietarako. Xehetasun gehiago diziplina bakoitzeko arauetan:

Marrazki lehiaketaren arauak

Argazki lehiaketaren arauak

Kontakizun labourren lehiaketaren arauak 

Poesia lehiaketaren arauak