Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko urtarrilak 28Bilboko Campusa, Donostiako Campusa,

Deusto Business Schoolek Emakumea eta Lidergoa saria eman du, prestakuntzaren bidez emakumeen karrera profesionalak bultzatzeko

Deusto Business Schoolek Emakumea eta Lidergoa saria eman du lehen aldiz, emakumeek erakundeetan eta ekintzailetzan egiten duten kudeaketa ikusarazteko. Era berean, emakumeek beren ibilbide profesionalean lagun ditzaketen prestakuntza exekutiboko programen ezagutza bultzatzea, genero-aniztasunaren esparruan lortutako aurrerapenak aitortzea eta emakumeak bizitza profesionalean prestakuntzak duen garrantziaz ohartaraztea da helburua.

Cinco Días egunkariaren babesa duen sari honetara beren karreran aurrera egin nahi duten emakume profesional guztiak aurkez daitezke, Deustu Business Schooleko Executive MBA programa eginez beren prestakuntza indartuz. Saria doako matrikula bat da Deusto Business School-en Executive MBA ikastaroa egiteko. Gainera, programa bererako matrikularen zenbatekoan % 60ko hobari-akzesita aurreikusten da.

Sarirako eta accésiterako hautagai diren profesionalek Deusto Business School-en Emakumea eta Lidergoa webgunean eman beharko dute izena. Mundu akademiko eta profesionalean ospe handia duten pertsonez osatutako epaimahai batek izango du saria eta akzesita irabazi dutenak aukeratzeko ardura, aurkeztu diren guztien artean. Organo horrek ospe handiko emakume profesional bat ere izendatuko du, etorkizuneko emakume zuzendarien belaunaldientzat eredu izan daitekeena.

Emakume eta Lidergo Sariaren helburua emakumeak baino askoz gizon gehiago beren bizitza profesionalean trebatzen jarraitzeko tradizioa apurtzen saiatzea da, graduko ikasketak amaitzetik harago.

Urtez urte, ikusten dugu graduetako ikasgeletan oreka dagoela nesken eta mutilen kopuruaren artean, baina emakume gehiago dauden ikastaroak ere badaude. Une horretatik aurrera, gizonak dira, neurri handiagoan, beren ezagutzak prestatzen eta egokitzen jarraitzen dutenak, eta, ondorioz, emakumeek zailagoa dute beren ibilbide profesionalean aurrera egitea, Almudena Eizaguirre Deusto Business Schooleko zuzendari nagusiaren arabera.

Deusto Business School-eko zuzendari nagusiak gaineratu duenez, sari honen bidez, «Ahalik eta gehien erraztu nahi dugu emakumeak prestakuntza exekutiboko programa horietara gehiago iristea». Ikusi dugu egoera batzuk errepikatu egiten direla, bai gizartean, bai negozio-eskoletan, gurea kasu, eta emakumeek gizarte parekidea lortzeko erabiltzen duten talentua bultzatu eta ikusarazi beharra dagoela.

Eizaguirrek azaldu duenez, Deusto Business Schoolen uste osoa dugu prestakuntzaren bidez mundu oparoagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa sortzen lagun dezakegula, eta erronka bat jarri diogu geure buruari: pertsonen bizitza osoko ikaskuntzan bikaintasuna lortzen laguntzea, reskilling eta upskilling bidez. Gaur egun, ezin zaio uko egin bizitza profesional osoan etengabeko prestakuntzari eutsi beharrari. Hala ere, askotan, eta hainbat arrazoi direla medio, gehiago dira prestakuntza exekutiboa jasotzen duten gizonak emakumeak baino.

Saria eskuratzeko baldintzak errazak dira: bost urteko edo gehiagoko esperientzia profesionala izatea; goi-mailako unibertsitate-titulua eta ingeleseko erdi-maila altua. Gainera, curriculum vitaea eta motibazio-gutun bat bidali beharko dituzte, bost urtera zer proiektu profesional nahi duten azaltzeko, bai eta gomendio-gutun bat ere.

Saria jasoko duen hautagaia aukeratzeko orduan, epaimahaiak beste alderdi batzuk ere hartuko ditu kontuan, hala nola, jardun profesional bikaina izatea, enpresarekin eta gizartearekin konprometitutako portaera izatea, proiektu jasangarri edo berritzaileak bultzatu edo parte hartu izana, jarduera profesionalean kudeaketa-jardunbide egokiak aplikatzea edo gizarte bidezkoago, oparoago eta inklusiboago baten aldeko konpromisoa erakusten duten proiektu edo jardueretan parte hartu izana.