Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 29Bilboko Campusa

Deustuko lau ikaslek koreografia bat aurkeztu dute Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna izan zen. Arte diziplina unibertsala eta askotarikoa, oztopo kultural, politiko eta etikoak ulertzen ez dituen adierazpidea.

Deustuko Unibertsitateko Ainhoa Huici (Jisoo@ainhitxu), Carla Rubio (Lisa@carlitxuu) eta Loida Cao (Rosé @gxrl. Ari) Hizkuntza modernoetako gradukoa eta Irene Sanchez (Jennie@ixxene) Nazioarteko Harremanetako gradukoa, Parris Goebelek Blackpink taldearentzat sortutako koreografia aurkezten aritu ziren unibertsitateko klaustroetan.

Ikasleek berek zuzendutako proiektua da, eta kultura-arloaren laguntza izan du; izan ere, ekimen polit hau Deusto Campusek antolatutako talentu artistikoen deialdiaren ondorioz sortu zen, ikaslearen talentu artistikoa ezagutarazi eta unibertsitate-elkartearekin partekatzeko.


Emanaldiaren bideoa ikus dezakezue jarraian: