Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2015eko urriak 21Bilboko Campusa

Boostiten bazkide-sortzaile eta Espainiako Twitterreko marketineko zuzendari ohi Alex Gibelalderen hitzaldia Deustun

“Redes sociales y la mejora de resultados en las organizaciones” hitzaldia eskainiko du urriaren 21ean, asteazkenean, 19:00etatik 20:30era, Alex Gibelaldek Deustuko Unibertsitateko La Comercial eraikineko Deusto Business Schoolen.
 

Gizarte sareak zuzeneko eta berehalako komunikabide digital gisa indartu dira, iritziak eta esperientziak trukatzeko toki, enpresak erabiltzaile eta bezero potentzial kopuru handiagoarekin harremanetan jartzeko gune; baina, balio dute nire enpresarako? Saio horretan, Alex Gibelalde bezain esperientzia zabaleko aditu baten eskutik (Twitterren eta Googlen ibilia da) ikusi ahal izango da zelan bateratu sareak merkataritzako eta marketineko estrategia batean, hazi eta emaitzak lortzeko.
 

Alex Gibelalde Deustuko ikasle ohia da, Boostiteko bazkide-sortzailea eta Espainiako Twitterreko Marketineko zuzendari izandakoa oraintsu arte. Lehenago, ardurako postuak izan zituen Googlen, estatu eta nazioarte mailan, esaterako, Product Marketing Managerra Espainiarako; eta Eurogapeko Marketin Estrategikoko aholkularitzan ere egin du lan.
 

Hitzaldira joan nahi izanez gero hemen eman behar da izena.