Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko urtarrilak 08Bilboko Campusa

Bizkaiko gazteek azaleko aisiaz gozatzen duten Interneten, baina onuragarri eta positibotzat jotzen dute

Ana Viñals Blancok, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta giza garapeneko doktoreak, “Ocio Conectado: la experiencia de e-ocio de los jóvenes /16-18 años) de Bizkaia” izeneko tesia defenditu berri du. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako ikertzaileen prestakuntzarako doktorego aurreko beka bati esker egin ahal izan du.
 

Ikerlana egungo Aro Digitalean dago kokatuta, bizi-ohiturak eta estiloak erabat aldatu dituen teknologia digitalen eta Interneten ondoriozko garapen geldi ezin eta etengabean. Gizarte eta kultura testuinguruak ere badu eragina aisiaren esparruan. Izan ere, ikerlan honetan, aisia giza garapenerako esperientzia gisa ulertu da. Hortaz, ezin izan dio digitalizazioaren eragin zuzenari alde egin eta, ondorioz, Interneti lotutako aisia mota berriak garatu dira.
 

Ikerlanaren helburu nagusia izan da ezaugarri desberdinak dituzten Bizkaiko ikastetxeetako 16 eta 18 urte bitarteko gazteen Interneteko aisiaren ezaugarriak aztertzea, esperientziaren ikuspegitik. Horretarako, bederatzi eztabaidako talde eta hamar elkarrizketa sakon egin dira. Guztira 88 gaztek hartu dute parte, eta Internetek haien bizitzetan duen tokiaren inguruko pertzepzioak azaldu dituzte paperean.
 

Ikerketaren emaitzek erakutsi dute natibo digitalen belaunaldi baten aurrean gaudela; horrek ez du esan nahi, ordea, trebe direnik arlo digitalean. Gazteek ulertzen dute Internet funtsezkoa dela euren bizitzan eta aisian ardatz izatera iritsi dela. Sareko aisia sozial, ludiko, transmedia eta mugikorraz gozatzen dute gazteek. “Bigarren” mailako eta azaleko aisiatzat hartzen dute, baina oso baliagarria eta positiboa aldi berean. Sareko aisia hori informazioa jasotzeko, komunikatzeko eta entretenitzeko baliatzen dute; baina ia ez dute partaidetzarako eta ahalduntzeko espazio gisa ulertzen.
 

Kalitateko aisiako esperientzien bizipenerako erabakigarri izan eta prestakuntzako alderdi izaerari dagokionez, gazteak autodidaktak direla erakusten dute eta uste dute arlo digitaleko prestakuntza eskasa jaso dutela ikastetxean. Ikerketak ondorioztatzen du beharrezkoa dela aisia konektatuko prestakuntza proposamen bat martxan jartzea, teknologia digitalak ikasteko, ahalduntzeko eta gizaki moduan garatzeko baliatuko dutena.
 

https://anavinals.wordpress.com/