Aldezleak work kafe bat antolatu du Ikasleen Araudiko Diziplina-araubideari buruz, ikasleek gai horren inguruko hainbat galdera egin eta horien inguruan sakondu eta eztabaidatu ahal izateko.
“Ikasleen araudia: jakin beharrekoak” izenburupean antolatu den solasaldia apirilaren 13an izango da, asteazkenean, 16:30ean, Unibertsitateko Paraninfoaren ondoko klaustroan.
Aukera bikaina izango da zer arau-hauste dagoen bertatik bertara ezagutzeko, zein den bakoitzak izan dezakeen ardura maila ezagutzeko, zein bitarteko dagoen horiei amaiera emateko eta ikasleak zein puntutaraino dauden inplikatuta jakiteko. Horretarako, Jaime Oraá UNIJESeko presidentearen laguntza izango dute. Araudietako bi testu hauek landuko dituzte:
-Ikasleen araudiko diziplina araubidea
-Ebaluazioan iruzurra egiteari buruzko araudia
Bileran, hortaz, honelako galderei erantzuna ematen saiatuko dira: Zer nolako jokabideek dakartzate zigorrak Unibertsitatean? Zein kasutan zabal diezazkigukete diziplina-espedienteak ikasleei?
Aldez aurretik bidal daitezke galderak helbide honetara: aldezle@deusto.es
Izena ematea.