Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 22Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Abenduak 3: Deustuk Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Ekintzetan parte hartuko?

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko da Bide berriak, modu berriak lelopean, denon aldekotasun eraldatzailearekin euskararen erabilera sustatu eta etorkizuna euskaraz ere irudikatzeko bidean aurrera egin nahi dugula adierazteko. Deustuk bat egiten du ospakizunarekin, gure eguneroko konpromisoa berretsiz hizkuntzen arteko bizikidetzarekin eta euskararen aldeko ekintza positiboarekin, baita gure unibertsitate proiektuan ere. 

Donostiako eta Bilboko campusetako egitaraua azaroaren 25ean hasiko da, euskara gaur egungo joerekin lotuz. Hala, YouTubez eta euskaraz mintzatuko gara, app baten bidez lehiatuko, rap kantatuko, gure bizipen eta desioak adieraziko…; eta, horiez gain, betiko ohiturei ere eutsiko diegu: erromeria, Donostiako kafetegiko txapelketa…
 
 
Egunean behin lehiaketan parte hartu nahi baduzu, esteka honetan dituzu app-a jaisteko eta parte hartzeko argibide guztiak (Bilbao / Donostia).  Egunean behin app baten bidez banakoek parte hartzeko lehiaketa irekia da, baina taldeka ere hartu daiteke parte. Bi talde ditugu DUn: Donostiako campusekoa eta Bilboko campusekoa. Animatu eta parte hartu!  Sariak egongo dira! Kontua hau da: egunero 10 galdera erantzutea, eta astean galdera gehien denbora gutxienean asmatu dituenak saria hartuko du.