Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko martxoak 05Bilboko Campusa

Anaia Garate dohatsuaren XIX. Eztabaida txapelketa Deustun

Deustuko Unibertsitateak eztabaida txapelketaren beste edizio bat egin zuen martxoaren 5etik 7ra, galdera honen inguruan: “Neurri egokiak hartzen ari dira 2050erako klima-aldaketaren estrategiaren helburuak lortzeko?
Bost eztabaida-erronda horietan, taldeek txandaka defendatu ahal izan zituzten aldeko eta kontrako jarrerak, unibertsitateko irakasleek osatutako epaimahaiaren aurrean. Hezkuntza jarduera horren helburua da ikasleek egungo gaien ezagutzan sakontzea eta prestakuntza eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Sailkapenak
Lehen sailkatua: Deusto 10 taldea, Carlos Nagore, Rodrigo Perez, Adrian Martinez eta Sol Gil, Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikasleak
Bigarren sailkatua: Deusto 8 taldea, Maria Hormaza, Carla Sanchez, Alvaro Suarez eta Ander Romay, Zuzenbideko ikasleak.
Hirugarren sailkatua: Deusto 7 taldea, Ramon Varela eta Zuriñe Zuazo (Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea), Ainhoa Velar (Zuzenbidea) eta Gabriel Ariz (Filosofia, Politika eta Ekonomia).

Aipamenak
Hizlari onena: Jose Manuel Pastor, Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea.
Ikerketa-lan onena: Deusto 5 taldea, Garazi Rubio eta Ignacio Nates (Zuzenbidea), Pablo Rodríguez; (Lehiakortasuneko eta Berrikuntzako eta Filosofiako unibertsitate-masterra), Ruben Conde (Filosofia, Politika eta Ekonomia)
Talde lan onena: Deustu 8 taldea
 

04/03/2020 - 07/03/2020 - XIX Liga de debate académico Beato Hermano Garate