Ongi etorri eztabaida akademikoko Anaia Garate Dohatsuaren omenezko txapelketaren atalera. Frantzisko Garate xumetasun, harrera eta egoera desberdinetan dauden pertsona desberdinen arteko elkarrizketaren eredu izan zen. Beraren eredua gogora ekarririk, eztabaida akademikoko txapelketak topaketarako toki eta une izan nahi du argudiatzea eta pentsamendu kritikoaren arteak sustatzea partekatzen duten unibertsitateen artean, funtsezkoak baitira arte horiek gizarte kohesiorako eta justizia sozialerako. Gogoan izan dezagun, hasieratik bertatik izan direla goiburu horiek txapelketaren gai arloak definitu dituztenak.
XX edizioa
Urriaren 27tik 31ra egingo da aurtengo edizioa. Aurten ere gai interesgarri baten inguruan sortuko da eztabaida: Mugatu behar da adierazpen askatasuna pandemia testuinguruan Covid-19aren negazionismoa eragozteko? Araudian aurkituko dituzu ligaren antolaketari buruzko zehaztasun guztiak.