Ikastaroez gain, hil bakoitzeko jarduerak era monografikoan bideratzen dira. Hil bakoitzean hainbat gai jorratzen dira:
- Urrian, zinema: Donostiako Zinemalditik eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astetik hurbil dagoenez, Zazpigarren Arteari eskaintzen zaio hil hau. Horrekin batera, film laburren lehiaketa ireki bat antolatzen da Unibertsitatearen bi campusetan.
- Azaroan, elkartasuna. Alboan Fundazioarekin bereziki lan egiteko elkartasunezko jarduerak antolatzen dira. Elkartasunezko film labur batzuk eskaintzen dira, jardueren artean; eta amaieran, Forum bat egiten da, film laburra egiten parte hartu duen pertsonaren batekin.
- Abenduan, euskara. Abenduaren 3an Euskararen Eguna denez, euskal kulturarekin zerikusia duten jarduerak antolatzen dira hil honetan.
- Otsailean, hiria. Hiri-kulturari eskainitako hila da, adierazteko bide guztietan: musika, plastika, dantza...
- Martxoan, emakumea. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, hil honetan emakumeek egindako edo iradokitako artea izaten dugu ardatz.
- Apirilean, musika. Hil honetan, musikaren inguruko hainbat jarduera egiten dira: nagusienak, campusean izaten diren kontzertuekin daude lotuta.
- “Maiatza, Dantzan”. Dantzaren inguruko ekitaldiz betetzen da maiatzean campusa.