Unibertsitateko bizitza osatzen duen arlo akademikotik aparteko alternatibak eskaintzeko sortu da Kirol Saila. Era askotako jarduerak, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak eskaintzen dizkizuegu, zuen lagunekin eta Deustuko gainerako ikasleekin partekatu, gozatu eta denok hobeto bat egin dezazuen. Zuen astialdian kirola egiteko aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen dizkizuegu oso modu onean. Eta horretan guztian, pertsonaren balioak eta balio horietan hazteko modua eskaintzen saiatzen gara. Izan ere, filosofo handi batek esan zuen bezala, ''... batzuetan jokalekuak dira ikasgelarik onenak”.
Ondo pasa!