Ekitaldiak
- Estropada akademikoa. Duela bi urtetik hona, Estropada akademikoa egin izan dugu, Urumea ibaiko uretan. Bi kanporaketa egiten dira: erlojuaren kontrakoa eta sprintak, María Cristina zubiaren inguruan amaitzeko. Amaitzean, Ur-Kirolak Klubak diplomak eta garaikurrak ematen dizkie arraunlariei.
- Herri lasterketa. Deustuko Unibertsitateak babesten duen lasterketa bat da eta aparteko arreta jartzen zaie gure unibertsitateko ikasleei. Sariak ematen zaizkie korrikalaririk onenari eta unibertsitateko onenei.
- Kirolaren eguna. Urtero antolatzen dugu Kirolaren Eguna. Ikasleek gelak utzi eta kirolak praktikatzen dituzte egun horretan: saskibaloia, boleibola, ping-ponga, musa, xakea, futbola edo eskubaloia.
Irteerak
Asteburu guztietan antolatzen ditu Deusto Campus Kirolak unibertsitateak diruz lagundutako jarduerak: eskiatzeko irteerak, paintball-ekoa, zaldi gaineko ibilaldiak, paddle surfa, eta beste asko.