Proiektu hau eztabaida taldean parte hartzen duten ikasle batzuen ekimena da, Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenari esker gauzatua. Aukera aparta da gure erakundeen lan politikoa eta juridikoa ezagutzeko, proiektuaren antolaketan eta garapenean parte hartzaile eta/edo boluntario izanda.
Antolakuntzaren egitura
Simulazioak jarduera parlamentarioa islatuko du, egitura honen arabera:
1. Aldez aurreko fasea:
- Emandako baliabideak lantzea.
- Parte hartzaileak gehituko dira izena ematen duten heinean.
2. Aurrez aurreko simulazioa:
- Ganbera osatzea.
- Eztabaidak batzordeka.
- Osoko bilkura, Eusko Legebiltzarraren egoitzan.
- Osoko bilkura Deustuko Unibertsitatean.